Amaiurko errota

Amaiurko herriaren sarreran, herriko elizaren parean dago Amaiurko Errota. Aurkitutako datuen arabera, 1280. urtean Nafarroako Erresumari errentak ematen zizkion Amaiurko errotak. Horrek, errota aspaldikoa dela adierazten du. 

Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, arto ehotze erakustaldiak egiten dituzte, talo dastaketak eta baita haurrendako talo tailerrak ere.

KONTAKTUA