Amaiurko errota, talo egiten

Amaiurko Errota eta dolarea + talo tailerra haurrentzat eta talo dastaketa helduentzat.

Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, arto ehotzearen erakustaldiak egiten dituzte.

Noiz

-Udaberritik urte bukaerara arte: larunbata, igande eta jai-egunetan.
-Zubietan kontsultatu
-Uztaila/abuztua eta Iraila (hilabete erdialdera arte): egunero, astelehenetan eta ortzegunetan izan ezik.
-Ordutegia:
Bisita gidatuak + talo tailerra: 10:00 /12:00/ 16:30
Bisita gidatuak: 10:30/ 12:30 /16:30
Eguerdiko bisita gidatua+ tailerra (12:00) eta bisita gidatua (12:30) izan ezin, gainontzekoak taldea osatzen bada soilik eginen dira.
-Taloak eramateko: 18:00-21:00

Iraupena

Ordu eta erdi (bisita + tailerra)
Ordu 1: bisita

Gutxieneko - gehienezko kopurua

- Gutxienez 2 pertsona (12:00etan) | 8 pertsona (10:00etan/ 16:30etan)
- Plaza mugatuak

Erreserbak

Aurretik egin behar da erreserba. (Ahal bada whapsappez)

Prezioa

- Haurrentzat bisita + talo tailerra 5€
- Helduendako bisitak 5€ (dastaketa aparte)

KONTAKTUA