Amaiurko oroitarria, harria eta memoria

Amaiur, Nafarroako Independentziaren azken gotorlekua 

Amaiurko oroitarria eta gaztelua lotuta daude Nafarroako eta Euskal Herriko historiari. Sinbolismoz betetako tokia da, izan ere, Amaiurko gaztelua, Gaztelakoen konkistan Nafarroako Erresumaren erresistentziarako azken gotorlekuetako bat izan zen. 1522. urtean, ehunka gutxi batzuk, ausardiaz egin zioten kontra Najerako Dukea eta Leringo Kondea armada-buru zuten Gaztelako milaka soldaduren erasoari.

 

Gaztelu zaharraren paretak agerian, historiari buruz mintzo

Monolitoa dagoen tokian, agerian dira gaztelu zaharraren harresien arrastoak. Aranzadi Elkarteak Amaiurko herriarekin eta Baztango Udalarekin elkarlanean egindako arkeologia lanei esker, gazteluak argia ikusi du berriz ere. Gazteluaren harresietan barrena ibiltzeko aukera ematen duen pasabide bat paratu dute.

Bisita gidatuak errotatik gaztelura

Sinbolismoz betatako toki honetako historia ezagutzeko bisita gidatuak egiten dituzte, Amaiurko Errotatik abiatuta. 

Amaiurko oroitarria eta gaztelua, Nafarroako Gaztelu eta Gotorlekuen Bidean aurkituko duzu.

KONTAKTUA