Donamarian, Malerrekan,  Jauregia dorrea dago. Erdi Aroko dorre hau herriaren zaintzailea da oraindik ere. Ongi daki herrian nor sartzen den, eta nor ateratzen. 

Agiñako eremu megalitikoan, Lesaka eta Oiartzun artean, paisaiak, arteak eta historiaurreak bat egiten dute. Tumuluak, trikuharriak, Aita Donostiaren omenezko eskultura,…

Nafarroako eta Euskal Herriko historiari lotuta dago Amaiur.  Gaztelakoen konkistan, Nafarroako Erresumaren erresistentziarako azken gotorlekuetako bat  izan zen Amaiurko Gaztelua.

Urdazubiko San Salvador Monasterioaren jatorrian,  XI. mendean egon daiteke. Egun, garai bateko monasterioaren eliza eta klaustroa gorde dira. 

Jauregizarrea historiaz jositako etxea da. Bertako atea Amaiurko gazteluan zegoena da. Eta Inkisizio garaian Arraiozko hainbat emakume Jauregizarrean atxilotu zituzten.

 

Ba al zenekien Andres Hurtado de Mendoza erregeordeak Ursuako Pedro baztandarra izendatu zuela “El Dorado” lurralde imaginarioa bilatzeko espedizio buru?

 

Urdazubiko San Salvador monasterioko klaustroan, euskal arte garaikidearen erakusketa ikusgai. Euskal herriko 29 artista ezberdinen 300 artelan.