Arraiozko Jauregizarrea

Arraiozko herrian, Baztan bailaran (Nafarroa), Jauregizarrea dago, Erdi Aroko jauregi dotorea. Beheko aldea harriz eta goiko aldea zurez eraikia, teilatu gainean usotegi laukiduna du txapel gisa.

Ba al zenekien Jauregizarreako atea Amaiurko gazteluan zegoen atea dela?

Zenbait dokumenturen arabera, XI. mende hasieran Jauregizarrea Ursuako Martin jaunaren oinetxea zen. Ursuatar Martin, Nafarroako konkistan gaztelako tropen aliatua izan zen eta sutsuki parte hartu zuen Amaiurko setioan (1522). Haren lana eskertzeko, erregeordeak kanoi bat eta Amaiurko Gazteluaren atea oparitu zizkion.

Borrokak, inkisizioa eta sorginkeria

1609 eta 1612 urte artean Nafarroako iparraldean sorgin-ehiza izan zen. Kasurik entzutetsuena Zugarramurdikoa izan arren, izua eskualde osora zabaldu zen eta 1612. urtean Arraiozko hainbat emakume Jauregizarrean atxilotu eta jazarri zituzten, “deabruarekin zituzten itunak” aitortu zitzaten

(Egun, Jauregizarrea pribatua da. Jabeek euren eskubideak errespeta daitezen eskatzen dute. Esker mila)