Donamariako Jauregia Dorrea

Harriz eta zuraz idatzitako historia

Donamarian, Malerrekan, Doneztebetik hurbil Jauregia dorrea dago. Erdi Aroko dorre hau herriaren zaintzailea da oraindik ere. Ongi daki herrian nor sartzen den, eta nor ateratzen. Herria zaintzea, etsaia zelatatzea, defentsa-lana egitea,  izan zen bere funtzioa XIV. eta XV. mendeetan.  

Eraikuntza berezia da, dotorea eta soila. Beheko bi solairuetan harria da nagusi eta han-hemenka saieterak agertzen dira, Erdi Aroan defentsa dorrea izan zenaren lekuko. Goiko solairuak aldiz zuraz eginak daude, eta horrexek egiten du berezia Donamariako Jauregia. 

Erdi Aroko gotorlekua etxebizitza izan zen urte askoan, abeltzaintza etxea. 2000 eta 2001.urteetan baina, eraberritu zuten Jauregia eta  Interes Kulturaleko Ondasuna izendatu zuten. 

 

kontaktua