XI. Lezeen eguna

Zugarramurdiko eta Urdazubiko lurrazpiko altxorrak ezagutu nahi?

Igandean, martxoak 15, lezeen eguna dela eta, sarrerak prezio erdian eta ekintza ugari prestatu dituzte. Ez galdu aukera!

Zugarramurdiko “Sorginen lezeak” eta Urdazubiko “Ikaburu” lezeak bat eginen dute LURPEA sareak antolatutako Lezeen Eguneko ospakizunekin.

“Sorginen lezea”

Cueva de las Brujas en Zugarramurdi

Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutxiagora, azaleko egitura karstiko ikusgarri bat aurkitu dezakegu:  «Sorginen Lezea». Kobazulo nagusiena «Infernuko erreka»k, gaur egun emaritsu jarraitzen duen urlasterrak, sortua da. Tunel natural honen goiko partean, kobazulo nagusiak duen orientazio bereko bi galeri ttiki ere bisita daitezke.

Famatua da Zugarramurdiko Sorginen lezea. Ez dago lur azpian, ez du estalaktitarik ezta estalagmitarik ere ez, ezta labar margorik ere paretetan. Haitzan zizelkaturiko tunel erraldoia da eta bertan sartzearekin batera, Akelarre istorioak datozkio bisitariari burura.

Sorginen Lezearen izena bertako kobazuloetan antzinan egiten ziren ospakizun paganoengandik heldu da; Izan ere, 1608 eta 1614 bitarteko Inkisizio Prozesuan, Zugarramurdin gauzatzen ziren bilkurak sorgin sekta bat bazegoela frogatzeko aurkeztu ziren.

Hantxe, su inguruan eta ilargipean biltzen omen ziren herriko bizilagunak dantza eta erritoak egiteko. Inkisizioak ez zituen ordea bilera horiek onartuko eta sorginkeria leporatuta, 1610. urteko Logroñoko auzian Zugarramurdiko hainbat herritar epaitu zituzten.

Lezeen eguneko programa

Zugarramurdin honako galderari erantzuna aurkitzen saiatuko  gara: Nolakoa izanen zen herri honen historia, bertan Lezea ez bazen existitu?, inguruko sorginek ospatzen zituzten ustezko akelarre haiek, non burutuko zituzten orduan? Zalantzarik gabe, dena ezberdina izanen litzateke… Hausarketa honi helduz, Sorgin batek, Zugarramurdiko toki xarmantenak erakutsiko ditu, herriko historia azalduz, kondaira zaharrak erranez, eta herriko pertsonai ezagunen pasarteak deskribatuz … hauxe dena bisita gidatu dinamiko eta parte hartzaile baten bidez, publiko guztiendako, noski!.

Hauxe dena bisita gidatu dinamiko eta parte hartzaile baten bidez, publiko guztiendako, noski!

Martxoaren 15ean, 12:00etan euskaraz eta 17:00etan gazteleraz.

Bisita honetarako txartelak Sorginen Museoan salgai izanen dira; helduak: 5€ eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrak: 3€. Aldez aurretik erreserbatzea aholkatzen da, info@zugarramurdi.es helbidean.

Urdazubiko Ikaburu lezea

Nafarroako iparraldeko Urdazubiko herrian altxaturik dago Ikaburuko lezea, zelai eta mendixka berdeenpean Frantziako kostaldetik kilometro gutxira. Bisita gidatu batek estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgilduko zaitu, antzinako pertsonai, kondaira eta kontrabandozko istorioz betetako mundu magiko batean alegia.

Urdazubin aurten, beste jarduera berezi bat egingo dute: TRIKUHARRY, NATURAREN INTERPRETAZIORAKO ZENTRORA BISITA ETA MAGIA IKUSKIZUNA erreserbatzeko; 601351319 ó trikuharry@gmail.com.

Urdazubiko bisita gidaturako sarreren prezioko % 50en deskontuaz gain, ikuskizuna martxoaren 15eko 13:30etan izango da (doakoa), Ikaburu-ko haitzuloetan erreserbatu.

 

Lurpea, euskal lurreko kobak

Zugarramurdiko Sosginen lezeak, Urdazubiko Ikaburu lezeak, Sarako Leizeak, Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak eta Pozalaguako kobak  osatzen dute 2008an sortutako “Lurpea” elkartea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.

Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Kobazuloen egunean sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Nafarroan) dagoen “Haitz-Etxea”