Xarma berezia duten hilerriak

etxalar

Hilerriak eta hileta-errituak Baztan-Bidasoan

Azaroaren 1ean Domu Santu eguna ospatzen da, gure hildakoak oroitu eta hilerriak bisitatzeko eguna.

Kanposantuak lorez, jendez, “bizitzaz” betetzen diren eguna da.

Hori aitzakia hartuta, Baztan-Bidasoko hilerri bitxienetan gelditzea erabaki dugu, Etxalarko elizako hilerritik hasita, eskualdeko “politenetakoa” baita.

etxalar

Elizaren lorategian ehun hilarri biribil inguru ikus daitezke. Horietako askotan XVII. eta XIX. mendeen arteko datak daude inskribatuta. Batzuetan, herriko etxeen izenak eta abizenak irakurtzen dira. Garai hartan etxe bakoitzak bere hilarria zuen.

Hilarri horiek disko forma dute eguzkiari begira, euskarri trapezoide baten gainean. Eguzkitako sinbolo paganoak grabatzen ziren, hala nola erroseta hexagonalak eta bizitzako loreak, eta baita sinbolo kristauak ere. Iparraldeko hilarrietan ohikoa da lauburuen presentzia.

Nahiz eta horrelako hilarriak beste herri batzuetan aurki ditzakegun, Saran kasu, Etxalarko bilduma Euskal Herriko handienetakoa da.

Etxalarretik, N-121-A errepidea jarraituz, Malerreka bailarara iritsiko gara, Gazteluraino. Bertan, Juana Josefa Goñi Sagardiaren hilobia bisitatuko dugu. 1936ko abuztuaren 30ean desagertu zen bera, haurdun zegoela,  sei seme-alaba adingaberekin batera. Herriko “batzarre” batek, baratzeetan lapurretak egitea leporatuta, familia kanporatzea erabaki ondoren.

 

Juan Josefa Sagardiaren Hilarria. Gaztelu. Argazkia: Utxunea Landetxea
Juana Josefa Sagardiaren Hilarria. Gaztelu. Argazkia: Utxunea Landetxea

 

Juana Josefa Sagardiaren Hilarria. Gaztelu. Argazkia: Utxunea Landetxea
Juana Josefa Sagardiaren Hilarria. Gaztelu. Argazkia: Utxunea Landetxea

 

Gazteluko hilerria. Argazkia: Utxunea Landetxea
Gazteluko hilerria. Argazkia: Utxunea Landetxea

80 urte geroago, Aranzadi Zientzia Elkarteak egiaztatu zuen haurdun zegoen ama bat eta haren zazpi seme-alabetatik sei Legarreako leizera bota zituztela. Gorpuzkiak Gazteluko hilerrian hobiratu zituzten 2017ko irailaren 2an. Gerra Zibilak ezkutatutako krimenik basatienetako bat izan zen, eta hainbat hamarkadatan isilarazi zuten. Gaur egun isiltasunak hitz egiten du eta Juana Josefa eta bere semeak Gazteluko hilerrian daude hobiratuta.

Tragediatik bizirik atera ziren, soilik, Pedro Sagardia Agesta, Juana Josefaren senarra eta seme-alaben aita, erreketean izena eman ondoren kartzelan zegoena, eta Jose Martin, semeetan zaharrena, herritik kanpo lanean ari zena. Jose Martin Iruñean hil zen 2007an.

N-121-A errepidea hartu eta IOronozen N-121-B errepidetik desbideratuz, hurrengo geldialdia Elizondoko hilerrian eginen dugu, bertan dagoen hilobi bitxi bat bisitatzeko. Hilobiaren panteoian hildakoaren bizitza kontatzen duen hilarri bat aurkituko dugu. Eskualdean bakarra guk dakigula.

Hildakoaren bizitza kontatzen da hilarriko harri zizelkatuan. Argazkia: Istarbey Landetxea
Hildakoaren bizitza kontatzen da hilarriko harri zizelkatuan. Argazkia: Istarbey Landetxea

Jaio zela eta, gaztetan, ozeanoaren beste aldera emigratu zuela interpretatzen da, eta han borrokaren bat izan zuela, eta horren truke ordainsariak jaso zituela. Itzultzean, bere jaioterrian hil zen.

Hildakoaren bizitza kontatzen da hilarriko harri zizelkatuan. Argazkia: Istarbey Landetxea
Hildakoaren bizitza kontatzen da hilarriko harri zizelkatuan. Argazkia: Istarbey Landetxea

 

Ibilbidea Erratzun amaituko dugu, herriko parrokian. Arkupeetan, herriko hilerri zaharreko harlauza handiak ikus ditzakegu, baita 1913ko ekainaren 2ko uholdeak gogorarazten dituen gurutze handi bat ere.

 

 

1913ko ekainaren 2an Baztango bailarak inoizko hondamendi naturalik larriena jasan zuen. Goizeko lehen orduan, euri erauntsi erraldoi bat Auza mendiaren tontorrean lehertu zen, Ipar Euskal Herriarekiko mugan, eta bi isurialdeetan aurkitu zuen guztia suntsitu zuen. Uholdeak Erratzu suntsitu zuen, eta ur maila handituta iritsi zen Elizondoraino. Bi pertsona hil eta Elizondoko herria ere  suntsituta geratu zen

Hileta erritoak eta tradizioak

Argizaiola

Garai batean, heriotza etxean “bizitzen” zen, senitartekoen berotasun eta goxotasunean. Senitartekoek “argizaiola” erabiltzen zuten zendutakoari bidea “argitzeko”.

Argizaiola. Argazkia: IXIART Artisautza denda
Argizaiola. Argazkia: IXIART Artisautza denda

Kandela hildakoaren hiletan pizten zen, eta “Argizaiola”, etxeko su sinbolikoaren eramailea, urte oso batez egoten zen jarrita familiaren jarlekuan, mezetan piztuta. Urtea igaro ondoren, urteko egun jakin batzuetan (Santu Guztien Eguna, urteurrena…) “Argizaiola” pizten gogoratzen zuten zendutakoa.

Kandelak etxeko su sakratua sinbolizatzen du etxe edo familia bakoitzak eliza barruan duen hilobian. Etxea sakratua zen. Bertan su sakratua zegoen, familiaren antzinako sinboloa. Ez da ahaztu behar, eliza barruan lurperatzen hasi aurretik (XIII. eta XIV. mendeak), etxe barruan edo inguruko baratze batean lurperatzen zela. Eliza barruan lurperatzen hasi zirenean, etxe bakoitzak bere hilobia lurrean seinalatua zuen, eta, etxea salduz gero, etxea hilobiarekin batera saltzen zen.

Argizaiola egurrezko tailua da, normalean antropomorfo itxurakoa, eta kandela biribildua du. Pago edo haritza egurra erabiltzen dute artisauek argizaiolak egiteko eta bertan hainbat irudikapen eta irudi  izaten dituzte zizelkatuta.

 

Argizaiola. Argazkia: IXIART Artisautza denda
Argizaiola. Argazkia: IXIART Artisautza denda

Argizaiola gaur egun apaingarri bat da. Artisautzako pieza da, oraindik denda espezializatuetan edo IXIART bezalako artisautza-dendetan eros daitekeena ( Bertizko landa-turismoko eraikinean).

Gau Beltza, Baztan-Bidasoko Halloween

Baztan-Bidasoan ere Halloween ospatzen da! XX. mendearen erdialdera arte “Gau Beltza” ospatzen zen, batez ere landa-eremuko herrietan: familiak gaztainak jateko biltzen ziren, haurrek etxeetan eskean ibiltzen ziren bitartean. Egun zenbait herrietan ohitura mantentzen dute, hala Anizen, Baztanen,  herritarrak biltzen dira eta amatxiek eta aitatxiek Gau Beltza nola ospatzen zuten kontatzen diete gazteenei. Gure eskualdean ez dago trikimailurik (truco o trato), ezta zombiz mozorrotutako jenderik ere, baina beste herrialde batzuetan bezala, gurean ere kalabazak husten dira kandelak sartzeko.

“Domine mattue”

Gure herrietan, Domu Santu egunean, haurrak hilerrira joaten dira eta “Domine mattue” erraten duten bitartean, txanponak eskatzen dizkiete euren  hildakoak bisitatzen kanposatura joan direnei. Jasotako txanponen truke, haurrek otoitz bat egin behar dute hildakoaren alde. Ohitura hori bizirik dago oraindik: haurrek limosna eskatzen jarraitzen dute, hildakoaren alde otoitz egitea beste kontu bat da😉😉.