USO USAIA DARIO ETXALARRI

Iruñari zezen usaia dariola erraten da Aldaz Anaien zurgindegiko langileak entzierroetarako hesia jartzen hasten direnean, eta berdin…uso usaia dario Etxalarri, urria iristear dagoenean

Urduritasuna, azkeneko prestaketa lanak postuetan, sareetan,  paletak,… Etxalarren ehiza denboraldiaren iritsiera arnastu egiten da. Urriaren 1ean hasiko da, lehenik baina, Lizaietako Ituna berretsiko dute Etxalarko eta Sarako alkateek. Usoak sareetara biltzeko postuak Saran daude, mugaren bertze aldean, hori dela eta ehiza egin ahal izateko, akordioa sinatuko dute bertze urtez bi udalerriek.

Igandean izanen da hori, irailaren 24an, Sara eta Etxalarko alkateek Lizaietako Iturna berretsita bermatuta geratuko da XIV. mendeaz geroztik Etxalarren bizirik irauten duen sare bidezko uso harrapaketa. Iberiar Penintsulan, Etxalarren soilik ehizatzen da era horretara, bertze inon ez.
Sare bidezko uso harrapaketa bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, Baztan-Bidasoa Turismoak aukera eskaintzen dizu! Etxalarko usategiak ikusteko bisitak antolatzen ditugu. Larunbatero. https://www.baztan-bidasoa.com/eu/visitas-guiadas-a-palomeras-etxalar/
Aurten gainera, Baztan-Bidasoa Turismoak, Nafarroako Gobernuarekin batera,  2017ko Ondare europarraren Jardunalidetan parte hartuko du eta horren karietara, usategietara bisita antolatu du. Urriaren 1ean, goizeko 11etan. Toki mugatuak.  Izen ematea: 690 267 756 telefonoan 
Gogoratu halaber, aurtengo Usategien Eguna, urriaren 8an ospatuko dela.

 

Eskopetarik gabe

Belatzak irudikatzen dituzten paletak erabiliz, trapu zuriak astinduz, turuta joz eta sareak botaz harrapatzen dituzte usoak Etxalarren.  Kultur Ondare da uso harrapaketa mota hau.
Erne! usozalea dorrean eta uso bandoa ikusten duenean, trapu zuria astintzen du. Karroteak edo paletak botatzen hasten dira postuetan daudenak, usoak beherantza jaisteko eta sareetara bideratzeko. Sareetan dauden usozaleek errematatzen dute lana, sareak botaz eta usoak harrapatuz.  Hortaz,  Etxalarren usoak ez dira banaka zenbatzen, dozenaka baizik.
Lizaietako ituna 1856. urtean sinatu zen lehen aldiz, geroago baina hirutan geratu da bertan behera,  1959an, 1984an y 1990an
2011ko irailaren 4an, Etxalarko eta Sarako alkateek mugaz gaindiko akordioa eguneratu eta berretsi zuten . Ordutik, urria hurbiltzen denean, akordioa berretsi egiten dute Lizaietako lepoan.  Sare bidezko harrapaketa bermatzeaz gain, bi udalerrien arteko lotura  adierazten du itunaren berresteak eta hori ederki ospatzen dute urtero Etxalarko eta Sarako bizilagunek.

Programa

10:00-13:00 Sarako merkatua eta Etxalarko azokaren salmenta postuak
“Usoak sarean” erakusketa (Sarako Ondarea)
Usazaleen paleta egite erakustaldi partehartzailea
Haurrendako puzgarriak eta  hamaiketakoa taloekin
10:30 Botaluze pilota partida
11:30 Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko IV. Txapelketa. Ondotik, nahi duenak paleta botatzeko aukera
12:30 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berrestea
13:00 Sarako dantzarien emanaldia
14:00 Aratxe haragia bazkaltzeko (Lizaietako zelaian)
17:30 Herri kirolak
Eguerdian eta arratsaldean Fernando eta Beñat musikariak