Udazkena, paisaia gorriz eta urre kolorez janzten denean

Bertiz udazkena

Udazkena 2020

Baztan-Bidasoko paisaia berdeak kolorez aldatuko dira; mendiak eta basoak horiz, gorriz eta urre kolorez jantziko dira eta udako argia itzaltzearekin batera mistizismoa nagusituko da inguruan.

Irailaren 22an hasiko da udazkena aurten, arratsaldeko 15:31ean zehazki.

Zenbat iraunen du sasoi berriak? 

Sabinak zioen bezalaxe, udazkenak, negua iristen tardatzen duena irauten du. Aurten udazkenak, Nazio-Behatoki Astronomikoaren datuen arabera, 89 egun eta 20 ordu iraunen ditu, abenduaren 21era arte. Eta denbora honetan guztian, Baztan-Bidasoan gozatu eta sentitu ahalko duzu Udazkenaren esentzia. Gure herrietako kaleetan barna paseoa eginez, basoetan itzulia eginez eta onddoak, gaztainak eta intxaurrak bilduz. Eta, eta hori gutxi ez eta udazkenero bezala ehizarekin prestatutako menu goxoak dastatu ahalko dituzu gure jatetxeetan.

Eskualdeko agendan gorriz markatuta daude Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Hutsik egin gabe, aurten ere Baztan-Bidasoko XXVIII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak prestatzen ari gara. Urriaren 16tik azaroaren 30era bitarte, ehizarekin prestatutako menu goxoak dastatu ahalko dituzu Baztan-Bidasoko jatetxeetan: usoa betiko erara prestatuta; basurde azpizuna Portoko saltsa eta mertxikarekin; Galeper entsalada epela edo Udazken perretxiko Rissotoa erremolatxa ozpinarekin.

Menu zoragarriak preziorik onenean!

(Berehala zintzilikatuko ditugu gure webgunean aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen inguruko xehetasun guztiak. Adi!)