Dorre-aldia, Donamariako jauregian sartzeko aukera

Donamariako Jauregia dorrea Donamarian, Malerrekan, Doneztebetik oso gertu, Jauregia dago, Donamariako dorretxea. Erdi-Aroko dorrea da, herritik sartu eta irteten direnen sarrera zaintzen duena. Izan ere, XIV. eta XV. mendeen artean, jagolea izan zen bere funtzio nagusia. Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten 2000. eta 2001. urteetan, eta zaharberritze-prozesua egin zioten. Gaur...

Berdeak sorginduta

Bizi, sentitu, gozatu berdez "Pentsatu berdez" edari marka baten eslogan ospetsua izan zen, baina horixe da udaberrian burura datorkiguna Baztan-Bidasoko paisaiak ikusten, entzuten eta usaitzen ditugunean, berdeak harrapatzen gaitu, paisaiaren argitasunak,  belar bustiaren usainak eta hosto sortu berrien doinuak,... Eskimalek zuri koloretik 20 eta 30 bariazio artean bereizten dituzten bezala,...

Udazkena, sentsazioen urtaroa

Baztan-Bidasoko paisaia berdea gorri, okre eta urre-kolorez tintatzen denean 2021eko Udazkena hemen da, Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, irailaren 22tik abenduaren 21era arte luzatuko da, hau da, 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du. 89 egun Baztan-Bidasoan paisaia desberdinaz gozatzeko. Zelai berdeek eta basoek janzkera aldatu eta berdez jantzi beharrean...

Oihanean sentitu, bideak bertze ipuin

Natura arnasteko proposamena Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen eskutik "Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin", Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak uda honetan martxan jarri duen proiektua da. Shinrin-yoku ("Oihaneko bainuak") praktika japoniarrean oinarritutako proiektua da, eta basoaren eta naturaren atmosferan murgiltzean datza, ongizatea eta osasuna hobetzeko. Ikertuta dago shinrin-yokuaren praktikak onurak dituela gure osasunean: estresa,...

Baztan-Bidasoko 10 ur-jauzi freskagarrienak

Errekamari da nire izena... ...txuri eta orlegi maite ditut. Horrela dio lamien ipuinaren kantak. Gaurkoan, Baztan-Bidasoako ur-jauzi eta putzu freskagarrienetatik paseo bat egitea proposatzen dizugu, lamien paradisuan barna paseoa. Gure elkartean, Baztan-Bidasoa Turismo Elkartean, "auzolanean" lan egiten dugu, eta  gaurko proposamena, elkarteko kideei esker egin ahal izan dugun aukeraketa bat...

10 plan familiarekin egiteko

Gozatu eta ongi pasatu!!! Heldu dira udaberria, loreak eta Baztan-Bidasoko bisita gidatuak! Bisita gidatuak, gure eskualdea airez, errekaz eta lurrez ezagutu dezazun. Bazatoz? Abenturaz gozatzera goaz! Abentura gustukoa duen familia horietako kide zara? Arborismoa, Bidasoa ibaiaren jaitsiera piraguan, pendulu erraldoiak, tirolinak, diskgolf, rokodromoa... horiexek Baztan-Bidasoko abentura parkeetan aurkituko dituzun eskaintzetako...