Bisita gidatuak eta gastronomikoak

14 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko! Uztailarekin batera, abian dira Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak prestatutako bisita gidatuak. Guztira 14 esperientzia Baztan-Bidasoa sentitzeko! Mimoz, eta maitasunez prestatu ditugu esperientzia guztiak, eta egoerari erreparatuz eta protokoloak betez, osasun eta segurtasun neurri guztiak hartu ditugu eskaintza berme guztiz egin ahal izateko. Bertze urteetan baino...

XI. Lezeen eguna

Zugarramurdiko eta Urdazubiko lurrazpiko altxorrak ezagutu nahi? Igandean, martxoak 15, lezeen eguna dela eta, sarrerak prezio erdian eta ekintza ugari prestatu dituzte. Ez galdu aukera! Zugarramurdiko "Sorginen lezeak" eta Urdazubiko "Ikaburu" lezeak bat eginen dute LURPEA sareak antolatutako Lezeen Eguneko ospakizunekin. "Sorginen lezea" Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutxiagora, azaleko...