Bidasoko Bide Berdean pedalak astintzen

Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista Kalean da Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak editatu duen Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista eta Ibilbideen  II. edizioa. Egitasmoa, mugaz gaindiko Ederbidea proiektuaren baitan egin da, Europako Interreg-Poctefa laguntza medio. Guztira 10.000 ale argitaratu dira, 8.000 euskaraz –gaztelaniaz eta 2.000 frantsesez-inglesez; eskualdeko Turismo Bulegoetan eta Baztan-Bidasoa Turismoaren bazkideen bitartez banatuko dira,...