Zugarramurdi eta Logroño, sugarren itzalpeko harremana
Azaroaren 7an, Logroñoko autoaren 407. urteurrena beteko da. 1610. urtean gertatutakoa gogoan, azaroaren 3an, 4an eta 5ean Sorginkeriari buruzko Jardunaldiak eginen dituzte Errioxako hiriburuan.
Jazarpen eta zentsura istorioa da sorginkeriarena. Eta Istorio horretan, Zugarramurdik toki berezia du tamalez. Inskisizioak herriko 30 lagun epaibidean jarri zituen sorginkeria leporatuta; horietako 7 sutera kondenatu eta erre egin zituzten .
Efemeridea gogoratzeko antolatutako ekitaldien artean, bi nagusi. Koro Irazoki zugarramurdiarrak eskainitako “Sorginatik sorginkeriara” izenburupeko hitzaldia eta; “Sorginkeriaren arrastoen atzetik” izenburupeko erakusketa. Bertan, 1610. urteko historia ez ezik, Espainiako historian sorginek izan duten itsuraren bilakaera ikus daiteke, haien inguruko mitoak eta sorginen bizimodua landa eremuan.
Zugarramurdiko Sorginen Museoak erakusketa osatzeko materiala utzi du; arropak eta Museoan ematen den proiekzioa bertzeak bertze.