Ehiza eta udazkeneko produktuen X. argazki lehiaketa

Ehiza jardunaldietako X. argazki lehiaketa 

Argazkilaritza eta sukaldaritza gustokoak badituzu, hauxe da zure lehiaketa. Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldi gastronomikoekin batera abian da Ehiza jardunaldien X. argazki lehiaketa ere.

2024ko Ehiza jardunardunaldi gastronomikoetako pintxo edo menu bat dastatuko duen orok parte hartu dezake lehiaketa horretan.

Parte hartu nahi duzu?

Oinarriak 👇👇

1. -Egin Klik! Atera argazkia dastatuko duzun ehiza eta udazkeneko produktuezosatutako platerari.

2.- Bidali zure argazkia info@baztan-bidasoa.com helbidera edo whatsapezz608 544 800 telefono zenbakira.

Mezuan adierazi:

– Argazkia atera duzun jatetxearen izena
– Dastatu duzun plateraren izena
– Zure telefono zenbakia eta e-posta

Oharra: argazkia whatsapez igortzen baduzu, eta irabazlea suertatzen bada, emailez igortzeko eskatuko dizugu, kalitatea bermatzearren.

Zein da saria?

Lehiaketa 2024ko urriaren 18tik azaroaren 24ra izanen da ,eta azaroaren 28an, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Instagramen jakinaraziko da irabazlearen izena.

  • Saria: 2 pertsonendako otordua Ehiza jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean (aukeran). Saria, aurtengo edizioan agortu beharko da. Horrez gain, argazki irabazlea, 2025eko Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldi gastronomikoen irudia izanen da.
  • Argazkiak BAZTAN-BIDASOA TURISMO Elkartearen edozein zabaltze plataforman erabili ahal izango dira, lehiaketa nahiz elkartea bera sustatzeko.
  • BAZTAN-BIDASOA TURISMOA Elkarteak lehiaketan parte hatzen duten argazkiak euskarri informatiko nahiz elkartearen berezko sustapen edozein euskarritan erreproduzitzeko eskubidea gordetzen du, modu librean.