Zugarramurdiko Sorginen Museoak bat eginen du Museoen Nazioarteko Egunarekin
1977an hasi zen Museoen Naizoarteko Eguna ospatzen, museoek gizartearen garapenean duten garrantziaz ohartarazteko. Helburu horrekin, orduz geroztik urtero, gorriz markatutako eguna maiatzaren 18a mundu osoko museoetan.
Ameriketatik Ozeaniara, Europa, Asia eta Afrika zeharkatuta, Museoen Nazioarteko Egunak ospe handia hartu du eta azken urteotan, 120 herrialdetako 30.000 museotik goiti parte hartu du ospakizun honetan.
Bakoitzak bere erara ospatzen du eguna: ateak zabalduz, asteburuan ekintzak antolatuz, astean zehar edo hilabetean zehar aukerak proposaruz,…
Zugarramurdiko Sorginen Museoan jada dena prest dute aurtengo ospakizunerako. Agurtzane Anduetza Zugarramurdiko artistaren laguntzarekin zerbait berezia antolatu dute. “Oro” erakusketa finkoa eta “Itzalean Sortzen” sormen aktiboaren proiektua inauguratuko dituzte.
NOIZ? Larunbatean, maiatzaren 19an
ZEIN ORDUTAN? 19:00etan
NON? Sorginen Museoko sabaian
Informazio gehiago: HEMEN