Mila esker gurera etortzeagatik

Landa Turismoa, COVID’19 eta gero

Ezjakintasuna, horixe izan zen Baztan-Bidasoko kideek sentitu izan genuena Koronabirusaren krisia lehertu zenean. Konfinatu gintuzten eta dena ITXI behar izan genuen. Gero iritsiko ziren protokoloak, arauak,…maiatza erdialdean martxan hasteko aukera zabalik utzi ziguten, baina inork ez zekien nola ekin hasierari.

“Normaltasun berrira” egokitu nahian hamaika esfortzu eta bi egin ditugu eta egin argi dugu formakuntzan egindako lana gakoa izan dela kalitatezko turismoa eskaintzeko, zuhurra eta ziurra. 

Lortu dugu eta zuri esker ere izan da!

Familiarekin, bikotearekin eta lagunekin edo bakarrik egun batzuk igarotzeko Baztan-Bidasoa aukeratu duzu aurten. Gure landetxeetan, hotel, kanping eta aterpeetan hartu duzu ostatu; naturaz, gastronomiaz, artisautzaz gozatu duzu; gure historia, usadioak, kultura eta hizkuntza ezagutuz. Zure oporraldietarako aukeratu gaituzu!

Madrid, Valentzia, Aragoi, Katalunia, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldetik etorri zarete batik bat. “Gertuko” Turismoa izan da aurtengoa. Oporrak era ezberdinean gozatu dituzu, “etxekoa” ri balorea emanez. Zoriontasuna ez baita sekulan distantzian egon, kalitatean baizik eta horretan Landa Turismoak aldea markatu du. Uztailean eta abuztuan, beteta egon dira Baztan-Bidasoa Elkarteko alojamenduak. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, aurten inoiz baino erreserba eta kantzelaztio dantza handiagoa izan da azken orduan. Halere, okupazioa %100ean egon da gehienetan. Mila esker!

Lerro hauen bitartez gu aukeratu izana eskertu nahi dizugu eta nahi duzunean etortzeko gonbitea luzatu. Uda akitzekin udazkena iritsiko da. Gure basoak gorriz, oriz eta urre kolorez jantziko dira; onddoak, gaztainak eta udazkeneko fruituak aterako dira eta Baztan-Bidasoko Jatetxeetan Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoak eginen ditugu. Beti badago zer egin eta zer gozatu!

Gonbitea luzatuta, mila esker eta ongi izan! 

www.baztan-bidasoa.com