Zazpigarren kontinentea ezagutuz…
Kondairak, mitologiak, sorginkeria istorioak eta espeleologiak zipristindutako plana da gaurkoan proposatzen dizuguna. Zugarramurdin hasi eta Urdazubiko lezeetik pastuta Lezealden murgiltzerainoko lurrazpiko bidaia.
Zugarramurdi eta Sorginen Lezeak
Famatua da Zugarramurdiko sorginen lezea. Ez dago lur azpian, ez du estalaktita eta estagmitarik eta ez du labar-margorik paretetan. Haitzan zizelkaturiko tunel erraldoia da eta bertan sartzearekin batera, akelarre istorioak datozkio bisitariari burura. Hantxe, su inguruan eta ilargipean biltzen omen ziren herriko bizilagunak, dantza eta erritoak egitera. Inkisizioak ez zituen ordea bilera horiek onartuko eta sorginkeria leporatuta, 1610. urteko Logroñoko auzian, Zugarramurdiko hainbat herritar epaitu zituzten.
www.turismozugarramurdi.com /948.599.004
Non bazkaldu: Graxiana Aterpea
Urdazubi-Urdax, Ikaburuko lezeak
Orain dela ehundaka mila urte garatzen hasi ziren Urdazubiko Leorlas auzoan dauden Ikaburuko Lezeak erakargarriak dira bere estalaktita eta estalagmitengatik. 14ºko tenperatura iraunkorrak eta Urtxuma errekak zeharkatuta, kondairak dioenez bertan elkartzen ziren lamiak beraien ospakizunetarako.
Egun eta urte osoan zehar 40 minutuko bisita gidatuak argi eta soinu sistema batez lagundurik antolatzen dira hizkuntza desberdinetan
(gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez).
Non bazkaldu: Nikolaurenea jatetxea/ La Koska jatetxea
Cueva de Lezealde, lur barruko altxorrak
Beintza-Labaiengo herritik gertu kokaturik, Lezealde kobazuloa (euskaraz, “leze” edo sarrera bertikaleko zuloen lekua), kareharriaren kartstifikazio prozesuaren adibide interesgarria da, bertan abentura eta ingurunearen ezaguerak uztartzen direlarik.
Lezealde kobazuloa milioika urtetan zehar bere bidea higatu duen eta gaur egun Beintza-Labaien baino 200 metro beheragotik doan erreka baten aztarna da. Oraingo erreka Saldiasko Tanttada izeneko tokian lur azpian sartzen da eta Urrotzko Lesa-Iturriotzen agertzen da, ia 6 km lur azpitik eta Beintza-Labaiengo udalerri osoa zeharkatu ondoren.
Lurrazpiko altxorrak ikusteko bisita gidatuak antolatzen dituzte.
Non bazkaldu: Orbela aterpetxea