Kortariko gasnak domina lortu du Ordizian

Kortariko Gasna gasnategiak Ordiziako Ferian domina jaso du

Lekarozeko gasnategiak berriz ere saria jaso du Ordiziako Azokan, Idiazabal gasnen erreinuan. Aurtengoan, 3. saria eraman du Kotariko gasna Gasnategiak.

1. Ipiñaburu (Zeanuri)

2. Ipiñaburu (Zeanuri)

3. Kortaria (Lekaroz)

Sari hau ez da baina gasnategi baztandarrak aurtengoan jasotzen duen lehendabiziko aitortza; Izan ere Londreseko Great Taste Awars azokan, jaki eta edarien arloko munduko sariketa nagusian ere aitortza jaso baitu, bigarren urtez jarraian.

Idiazabal gasna nola egiten den ikusi nahi baduzu, zatoz bertatik-bertara ikustera. Egizu bisita gidatua Kortariko gasna gasnategira. Ikusi, ikasi eta dastatu!