Lekarozeko Kortariko Gasna gasnategiak aitortza jaso du Londreseko Great Taste Awards sarietan
Infernuko gasna e Infernuko gasna ketua gasnak, mugak gaindituz
Bigarren urtez jarraian, Lekarozko Kortariko Gasna gasnategiak aitortza jaso du Londreseko Great Taste Awars 2020 sarietan: jaki eta edarien arloko munduko sariketa nagusian. Urdazubiko Bengotxeatarren Etxelekua gasnategiak ere errekonozimendua jaso du. Aipatzeko da Idiazabal Baserrikoa gazta hauek mundu osoko 12.000 jaki baino gehiagoren artean hautatuak eta sarituak izan direla.
Baztango larreetatik, munduko merkatuetara
Londreseko Great Taste sariak urtero ospatzen dira. 1994az geroztik antolatzen ditu The Guild of Fine Food elkarteak, Erresuma Batuko gourmet produktuetako elkarteak. Elikadura arloko Oscars bailira dira ezagunak Great Taste sariak .