Gabonetan, oparitu Baztan-Bidasoa!

Oparitu bertakoa, oparitu kalitatea eta hurbiltasuna, oparitu gaitzazu!

Ia bi urte igaro diora ma2020ko martxoaren 14ean alarma egoera ezarri zenetik eta etxean konfinatu gintuztenetik. Ordutik, gauza aunitz aldatu dira.

Eguneroko joan etorrian ikusi ezinak egiten zitzaizkigun gauza aunitz agerian geratu zaizkigu COVIDaren ondorioz, .  Konfinamenduak geldialdia egiteko balio izan zigun. Gelditzeko eta aurrean dugunaz jabetzeko! Gaitz erdi!

Egun, lehenago ia erreparatzen ez genien gauzei ematen diegu garrantiza.

Familiaz, lagunen garrantziaz eta hurbilekoen presentziaz ohartu gara!

Familian bizitzen ikasi dugu: gure seme-alabekin egoten, haiekin jolasten eta haiei merezi duten denbora eskaintzen. Horregatik, Gabon hauetan, esperientziak oparitzea proposatu nahi  dizugu. Abenturaz jositako esperientzia bat familian egiteko;  Bidasoko Bide berdean barna txangoa bizikletan; zaldi gainean paseo bat,… munduko oparirik garestiena erostea baino, beraiek nahiago dute zurekin egon!

Garai zail hauetan, bertako saltokien garrantziaz ere ohartu gara. Haiek baitira gure herriak bizirik mantentzen dituztenak. Horregatik, Gabonetan, erosi herrian. Denda txikietan saltzaileak tratu pertsonalizatua eskaintzen dizu, gertutasuna, goxotasuna,…Egizu bertako produktuen aldeko apostua eta ikusi Bertizeko IXIART artisautza dendak,  bertako produktuekin eta artisautza lanekin osatuta eskaintzen dizun 👉 saski eskaintza.

Eta zer esan ostalaritzari buruz? Itxialdiak bete betean harrapatu zituen ostalariak, egun ere haiek sufritzen dituzte gora-behera handienak. Horregatik zure familiari edo bikotekideari otordu goxo bat oparitzea ere aukera bat da. Modu horretan gastronomiaz gozatu bitartean, sektoreari laguntza keinua eginen diozu.

Egun pasa edo asteburu pasa etor zaitezke Baztan-Bidasora. Era guzietako alojamenduak ditugu: landetxeak, kanpinak, hotelak, hostalak, aterpetxeak,… (Ikusi aukera guztiak gure web orriaren hasieran dagoen erreserba zentralean).

Pertsonak gara eta pertsonekin egiten dugu lan eta hori da gehien gustatzen zaiguna. Garen bezala, gure etxera gonbidatu nahi zaitugu, gure inguruaz eta Naturaz gozatzera. Ba al dago ezer ederragorik? www.baztan-bidaosa.com helbidean hainbat aukera ikusiko dituzu gurean bisitatzeko eta gozatzeko. Eta laguntza behar izanez gero, deituiguzu lasai. Laguntzeko gaude eta!

Aurtengo Gabonetan ez izan zalantzarik, oparitu Natura, Landa Turismoa! Oparitu maitasuna eta hurbiltasuna! Oparitu Baztan-Bidasoa! Asmatuko duzu, ziur!

Eguberri on eta Urte berri on!

 

 

Urte berri on!