Baztan-Bidasoa, Gabonetarako opari!

Oparitu bertakoa, oparitu kalitatea eta hurbiltasuna, oparitu gaitzazu!

Oparirik onena espero ez duzun hori da, eta, gainera, gehien maite duzunarekin partekatu badezakezu….askoz hobe! Horregatik, Baztan-Bidasoa oparitzea aukera ona da Gabonetarako.

Gozatu familiarekin, bikotekidearekin eta lagunekin bertakoa kontsumituz

Frogatuta geratu da Naturarekiko kontaktua osasun-iturri dela guretzat eta gure ingurukoentzat, eta horregatik proposatzen dizugu zure seme-alabei esperientzia ahaztezinak oparitzea: arratsalde batean abentura-parke batean, bizikletaz Bidasoako Bide Berdean, zaldiz Baztan-Bidasoan paseatzea, gehien maite dutena zurekin egotea delako, eskainiezu denbora!

Gabonetarako oparietarako, apustu egin tokiko produktuen alde, garena bihurtzen gaituzten eta nortasuna ematen diguten produktu horien alde. Gabonetako erosketak herrian egiteko apustu sendoa proposatzen dizugu, saltzaileak zure izenez deitzen dizun denda horretan, irribarre batekin agurtzen zaituen eta oparia beretzat balitz bezala biltzen dizun denda horretan. Pertsonekiko harremanak bereizten gaituzte.

Zure afari eta bazkarietarako, erreserba egizu Baztan-Bidasoko jatetxeetan, non produktuen kalitatea nabarmentzen den, tokiko eta sasoiko produktuekin egindako gastronomia, maitasun osoarekin sukaldatutakoa.

Jakina, zure egonaldirako, gure landetxeak eta alojamenduak kontsultatu. Gabonetan etor zaitezke edo Baztan-Bidasoara ihesaldi bat oparitu diezaiokezu maite duzun pertsona horri. Kontsultatu disponibilitatea gure webguneko zentralean.

Tratu pertsonala, bertako jendearen hurbiltasuna, paisaia eta natura zain dituzu Baztan-Bidasoan (www.baztan-bidasoa.com). Laguntza behar baduzu, deituiguzu eta gustora lagunduko dizugu.

Gabon hauetan oparitu benetan behar duzuna. Oparitu Natura, oparitu landa-turismoa, maitasuna, elkartasuna eta hurbiltasuna. Eguberri hauetan, OPARITU IEZAIGUZU!

Eguberri on eta Urte berri on!