Euskal pilota, erregeen jokoa
Euskal pilotaren praktikari buruzko lehen dokumentuak XIV. mendekoak dira, garai hartan Nafarroako erregeak aritzen ziren.
Gero, herrigunerik handienetako elizgizonak eta merkatariak sartu ziren jokoan, eta Euskal Herriko elizetako hormetan frontoiak inprobisatu ziren.
Gaur egun, pilota Baztan-Bidasoan oso errotuta dagoen kirola da, dantza baino gehiago, Beintza-Labaiengo frontoiko harrian zizelkatutako testuari erreparatzen badiogu. Hala dio: “El juego de pelota es preferido al baile” (“Pilota-jokoa dantza baino nahiago dugu”).
Gaur bi ibilbide proposatzen dizkizugu Baztan-Bidasoko frontoietan barrena egiteko eta Euskal Pilota modalitate zaharrena ikusteko: Laxoa. Plaza librean jokatzen den joko zuzena da eta Baztan-Bidasoan oraindik ere bizirik mantentzen da.
Euskal pilota modalitaterik zaharrenak paretarik gabe jokatzen ziren, aurkariak bata bestearen aurrean jarriz (gaur egungo valentziar pilotaren estiloan).
Sakea, plazaren mutur batean dagoen harri finko edo “botarri” batetik egiten da, eta jokalariek, larruzko eskularru espezifikoz hornituta, pilota zuzenean jaurtitzen dute. Batzuek diote Laxoa eta Paxaka tenisaren eta padelaren aitzindariak direla, izan ere, puntuak jokoka arabera zenbatzen dira, tenisean bezala.
2019an, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen Laxoa. Aurten, dena ongi, martxoaren akabailan edo apirilaren hasieran abiatuko da 2021eko Baztan-Erreka Txapelketa. Abuztuan jokatuko da finala eta ordura arte, Baztan-Bidasoko plazetan Laxoa partidak ikusteko parada izanen duzue. Ikusi hemen egutegia.
Egin jokoa!
Gaur bi ibilbide proposatzen dizkizugu Baztan-Bidasoako frontoietan barrena.
Lehendabizikoan, botez-bote Urdazubiko frontoitik Arraiozeko pilotasorora joanen gara, Azpilkueta, Erratzu, Elbete, Elizondo, Antxotoneako Trinketetik eta Iruritako errebote pilotalekutik pasatuta.
Bigarrenean Malerreka eta Bortzirietako frontoien barna joanen gara, Beintza-Labaiengo frontoian hasi eta Arantzakoan akitu arte, Oitz, Donamaria, Doneztebe, Sunbilla eta Lesakatik pasatuta.
1. ibilbidea: Urdazubi-Azpilkueta-Erratzu-Elbete-Elizodno- Antxitonea Trinketea-Irurita-Arraioz
Sakatu argazkian ibilbidea ikusteko 👇👇
2. Beintza-Labaien- Oiz-Donamaria-Doneztebe-Sunbilla-Lesaka-Arantza
Sakatu argazkian ibilbidea ikusteko 👇👇
Laxoa partida Oitzko frontoian.