Elizondo. Pintxopote

Pintxopote solidarioa, SALHAKETAren alde!!!
Tokia: Txokoto Taberna
Ordua: 19:30-21:30
“SALHAKETA Nafarroa presoei eta horien familiei laguntzeko elkarte bat da. Kartzelen aurkako elkarte gisa hasi ginen eta urteak igaro ahala, gaur egun garen elkartea izatera iritsi gara: kartzelen eta zigorren aurkako elkartea, espetxeen eta sistema penalaren abolizioaren alde lan egiten duena. Modu zabalean, zigorraren kulturaren aurka lan egiten duen elkartea gara. Salhaketa sortu zenetik, presoen eta horien familien eskubideak defendatu ditugu, kartzelarekiko neurri alternatiboak bilatu ditugu eta Nafarroako, Nafarroan finkatutako edo kartzela-zigorra Iruñean pairatzen dutenen gizarteratzea sustatzeko prozesu, programa eta tresnak sortu eta sustatu ditugu. Era berean, gizarte-kontzientziazioa bultzatzen saiatzen gara, Espainiar Estatuko, eta, bereziki, Iruñeko kartzelako espetxe-errealitatearen inguruan.”
♦️ Ortzegunetan 19.30etatik 21.30etara