Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa!
Urriaren 15etik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko XXX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 30. edizioa izanen da. 30 urte ehiza eta gastronomia uztartzen.
Aurtengo edizioan 11 jatetxek parte hartuko dute, iaz baino 2 gehiagok:
Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); Pablo-Enea jatetxea (Arantza) eta Etxalarko Herriko Ostatua (Etxalar).
Malerrekan: Donamaria’ko Benta (Donamaria) eta Tresanea jatetxea (Ituren).
Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi); Olari jatetxea (Irurita); Elbeteko Posada (Elbete) eta Ordoki Erretegia. (Arizkun).
Xaretan: Montxo erretegia (Urdazubi-Urdax).
Ehiza eskaintza zabala izanen da: usoaz gain, basurde azpizuna oporto eta muxika saltsarekin, oreina plantxan sagar patatekin,…udazkenean egonda, onddoak ez dira faltako eta akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak dastagai.
Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du. Babesleak: Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea.
Jaitsi eskuorria eta ikusi menu guztiak!!!!!
Menu guztiak QR kode bakar batean!
Aurtengo edizioan, beste behin, eskuorriak era digitalean soilik argitaratu dira.
Badira baina aukera ezberdinak menuak kontsultatzeko eta jaisteko: webgunean zintzilikatuta daude, edonork deskargatzeko moduan eta horrez gain, QR kodeak egin ditugu eskualdeko Turismo Bulegoetan eskaneatu ahal izateko.
Horrez gain, Baztan-Bidasoko Turismo Elkarteko sare sozialetan ere argitaratuta ikusiko dituzue, bai eskuorria, baita QR kodea ere. Facebook, eta Instagramen. Eta nahi izanez gero, gure Newsletter-ean izena eman dezakezue eta zuen korreoan eskualdeko berriak eta agenda eguneratua jasoko duzue.
“Ehizatu pintxoa!”
Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Tabernetan
Aurten eutsi egin zaio “Ehizatu pintxoa” ekimenari eta hainbat jatetxetan ehiza pintxoa dastatzeko aukera izanen da: Ehiza pintxoa eta Inurrieta ardotxoa: 4€.
#comecaza argazki lehiaketa
Aurten, hutsik egin gabe, martxan izanen da Ehiza Jardunaldietako VIII. Argazki Lehiaketa.
Lehiaketa 2022ko urriaren 15etik azaroaren 13ra arte izanen da eta azaroaren 14an, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Instagramen jakinaraziko da irabazlearen izena.
Saria, bi pertsonendako otordu goxoa, 2022ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan disfrutatzeko. horrez gain, argazki irabazlea datorren edizioko kartelaren eta eskuorrien irudia izanen da. Aurtengo kartelan eta gainontzeko euskarrietan agertzen den irudia, iaz Ramon Garcia de Cortazarrek ateratako argazkia da.