Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa!

Urriaren 16tik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko XXXI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 31. edizioa izanen da, eta 8 jatetxek parte hartuko dute:

Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); eta Pablo-Enea jatetxea (Arantza).

Malerrekan: Donamaria’ko Benta (Donamaria); eta Tresanea jatetxea (Ituren).

Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi); Olari jatetxea (Irurita); eta Elbeteko Posada (Elbete).

Ehiza eskaintza zabala izanen da: usoaz gain, basurde azpizuna Oporto eta muxika saltsarekin, oreina plantxan sagar patatekin,… udazkenean egonda, onddoak eta udazkeneko fruituak eta barazkiak ere ez dira faltako, eta, akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak dastagai.

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ditu. Babesleak: Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea.

Jaitsi eskuorria eta ikusi menu guztiak!!!!!

Menu guztiak QR kode bakar batean!

Aurtengo edizioan, beste behin, eskuorriak era digitalean soilik argitaratu dira.

Badira, baina, aukera ezberdinak menuak kontsultatzeko eta jaisteko: webgunean zintzilikatuta daude, edonork deskargatzeko moduan eta horrez gain, QR kodeak egin ditugu eskualdeko Turismo Bulegoetan eskaneatu ahal izateko.

Gainera, Baztan-Bidasoko Turismo Elkarteko sare sozialetan ere argitaratuta ikusiko dituzue, bai eskuorria, baita QR kodea ere. Facebook, eta Instagramen. Eta nahi izanez gero, gure Newsletter-ean izena eman dezakezue,eta zuen korreoan eskualdeko berriak eta agenda eguneratua jasoko dituzue.

“Ehizatu pintxoa!”

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Tabernetan 

Aurten eutsi egin zaio “Ehizatu pintxoa” ekimenari eta hainbat jatetxek ehiza pintxoa dastatzeko aukera ematen dute: ehiza pintxoa eta Inurrieta ardotxoa 4€ren truke.

Ehiza eta udazkeneko produktuen argazki lehiaketa

Aurten, hutsik egin gabe, martxan izanen da Ehiza jardunaldi gastronomikoen ehiza eta udazkeneko produktuen IX. argazki lehiaketa.

Lehiaketa 2023ko urriaren 16tik azaroaren 13ra izanen da, eta azaroaren 15ean, baztan-bidasoa.com webgunean, elkarteko Facebooken eta Instagramen jakinaraziko da irabazlearen izena.

Saria, bi pertsonendako otordu goxoa, aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan disfrutatzeko. Eta ohi denez, argazki irabazlea datorren edizioko kartelaren eta eskuorrien irudia izanen da. Aurtengo kartelan eta gainontzeko  euskarrietan agertzen den irudia, iaz Ramon Garcia de Cortazarrek ateratako argazkia da.