Baztandarren Biltzarra, 60 urte bailara egiten

Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun besta Baztandarren Biltzarra, izenak dioen bezala, Baztango jendeak biltzen dituen biltzarra da. Aurten, uztailaren 16an ospatuko da Baztango herri guzien arteko elkartasun besta, Elizondon,  Hamabortz dira Baztango herriak: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu...

Udako bisitak 2024

Udako bisitak Kolore guztietakoak eta guztion nahietara!   Iazko udan egin bezala, aurten Baztan-Bidasoa turismo elkarteak bisita gidatu andana prestatu du zuretzat. Udako bisitek, Elkarteak urte osoan eskaintzen duen bisita gidatuen karta osatzera datoz. martxotik urte amaierara arte egiten diren bisitek martxan jarraitzen dute, eta horrez gain, udako eskari guztiari...

Ingurumenaren Mundu Eguna

"Plastikoengatiko kutsadurarik gabe" Hori da hain zuzen ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren leloa. Nazio Batuek ekainaren 5a Ingurumenaren Munduko Eguna izendatu zuten, ingurumenaren babesa eta osasuna herrien ongizateari eta mundu osoko garapen ekonomikoari eragiten dien gai garrantzitsua dela nabarmentzeko. Jarduerak Bertizen Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bat egingo du...

Mendaur eta Trinitate Eguna

Ohitura batzuk, aldapan gora izan arren, mantendu egiten dira, Trinitate Eguneko Mendaurrerako erromeriaren kasua da. Aurten igandean izango da, ekainaren 4an. Malerreka, Bortziriak eta Baztango bizilagunak Mendaurrera igoko dira Trinitate Eguna ospatzeko. Igoera hainbat lekutiki egin daiteke: Doneztebe, Sunbilla, Arantza, Aurtiz (Ituren)... eta helmuga berbera da guztientzat: Mendaurreko baseliza (1.136...

“Lan gaua”, kontrabandisten lana gogoan

LAN GAUA, kontrabandisten bideetan barna, haien historia ezagutzen Aurtengo "Lan Gauak" badu data egutegian. Apirilaren 22an izango da eta VIII. edizio honetan ibilbidea Etxalarko bidezidorretatik egingo da. Abiapuntua eta helmuga Etxalarko Bentana izango da, hortik Mizpirako lepoa, Meaka, Etxalar eta Santa Krutz igarota. Ibilbidearen distantzia 11 '500 km dira. Iraupena...

Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara

Egunon! Zer moduz? Ongi ibili! Bertakoa zein kanpotarra izan, euskaraz hitzegiteko proposamena dakartzagu! Erran ezazu euskaraz lehendabiziko hitza, gurera datozenek Hiztegi ttipia eskutan euskaraz erantzuteko! Gurera heldu diren bisitariak berehala konturatzen dira Baztan-Bidasoan bi hizkuntza erabiltzen ditugula: euskera eta gaztelera. Gure ondare naturala, kulturala, historikoa ezagutzera etortzen dira, baita gure...