Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa! Urriaren 16tik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko XXXI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 31. edizioa izanen da, eta 8 jatetxek parte hartuko dute: Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); eta Pablo-Enea jatetxea (Arantza). Malerrekan: Donamaria'ko Benta (Donamaria); eta Tresanea jatetxea (Ituren). Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi);...

Zorionak Kortariko Gasna!

Lekarozko Infernuko eta Kortariko Gasna gasnategiak Uharte Arakilgo lehiaketa irabazi du Titulua laugarren urtez berretsi du Abuztu amaieran ospatu ohi da Uharte Arakilen "Artzai Eguna". Euskal artzainari eskainitako jardunaldia da, eta, ekitaldi nagusienen artean: Ardi Txakur Txapelketa eta Nafarroako Latxa Ardiaren Esne Gordinez Egindako Gasna lehiaketa. Txapela, laugarren urtez, Lekarozen...

Burdinaren eguna

Trianoko meategietatik Urdazubiko monasteriora Abuztuaren 6an hitzordua duzu Urdazubin Burdinaren eguna ospatuko dute Urdazubin abuztuaren 5ean: antzina burdin-minerela Trianoko meategietatik Salbatore monasterioko burdinolaraino nola iristen zen gogoratzeko. Burdin minerala idi-gurdietan garraiatuta iristen da herrira, eta monasterioko mojeek burdinaren kalitatea aztertzen dute. Salerosketan prezioa adostu ondotik, abadeak burdina erosten du urre...

Baztandarren Biltzarra, 60 urte bailara egiten

Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun besta Baztandarren Biltzarra, izenak dioen bezala, Baztango jendeak biltzen dituen biltzarra da. Aurten, uztailaren 16an ospatuko da Baztango herri guzien arteko elkartasun besta, Elizondon,  Hamabortz dira Baztango herriak: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu...

Udako bisitak

Udako bisitak Kolore guztietakoak eta guztion nahietara Udarekin batera turista eta bisitari kopuruak gora egiten du Baztan-Bidasoan. Gu bisitatzera eta ezagutzera etortzen zaren horri, gure esentziaren onena erakutsi nahi dizugu: bisita gidatuen bitartez eskualdeko kultura, historia eta bizimodua ezagutu ditzazun. Martxotik urte amaierara arte, bisita gidatuen karta zabala dugu martxan:...

Ingurumenaren Mundu Eguna

"Plastikoengatiko kutsadurarik gabe" Hori da hain zuzen ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren leloa. Nazio Batuek ekainaren 5a Ingurumenaren Munduko Eguna izendatu zuten, ingurumenaren babesa eta osasuna herrien ongizateari eta mundu osoko garapen ekonomikoari eragiten dien gai garrantzitsua dela nabarmentzeko. Jarduerak Bertizen Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bat egingo du...