Basoak, belaiak, BTT ibilbideak, Bidasoko Bide Berdea... Bizikleta gustukoa baduzu, aitzakia ederra duzu gurera etortzeko! Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko hainbat enpresa Nafarroa bizikletaz produktu klubaren partaide dira, alegia, bisitatzen gaituzten txirrindularien zerbitzura dauden nafar enpresak biltzekindu dituen klubaren partaide. Eskaintza zehatzak Baztan-Bidasoan Bidasoako Bide Berdea Bidasoko Bide Berdea da bizikletan ibiltzeko...
Kategoria: Sin categoría
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara Egunon! Zer moduz? Ongi ibili! Bertakoa zein kanpotarra izan, euskaraz hitzegiteko proposamena dakartzagu! Erran ezazu euskaraz lehendabiziko hitza, gurera datozenek Hiztegi ttipia eskutan euskaraz erantzuteko! Gurera heldu diren bisitariak berehala konturatzen dira Baztan-Bidasoan bi hizkuntza erabiltzen ditugula: euskera eta gaztelera. Gure ondare naturala, kulturala,...
Baztan-Bidasoa ezagutzeko 20 bisita gidatu
20 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko! Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 20 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko! JAITSI 2024ko bisita gidatuen eskuorria. Webgunean ere bisita guztien informazioa aurkituko duzu: Zer egin / bisita gidatuak atalean Bisita gidatuak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2024ko bisita gidatuen eskuorria eta...
Korrika 2024
«Harro Herri», Baztan-Bidasoa Turismoak bat egin du KORRIKA 2024rekin Ostiralean, martxoaren 15ean, zure zain egongo gara Artesiagako mendatean (Baztan), Korrikaren 259. kilometroan. Hitzordua 16:46etan da. Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak bat egiten du Korrikarekin. Bat egiten du gure hizkuntzaren, kulturaren eta izateko modua bultzatzen duen lasterketarekin. HERRI gisa HARRO gaudelako "euskaldun" izateaz,...
Inauteetako pertsonaiak
Joaldunak, Zako-zaharrak, Iñude eta artzaiak, Damak... Eskualdean baditugu hainbat inauteri eta pertsonaia ezagun. Ituren eta Zubietako "Joaldunak" horietariko batzuk dira. Malerrekako bi herrixka hauetako inauteriak, urtarrileko azken igandearen hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira. Aurten urtarrilaren 29an eta 30ean izan dira inauteriak. Astelehenean Zubietako joaldunek Iturengoak bisitatu zituzten, eta biharamunean...
Orakunde, inauterien atariko
Inauterietan murgilduta Baztan-Bidasoa Atzera kontaketa hasi da, eta dagoeneko Aniz, Berroeta, Oronoz, Sunbilla edo Ituren eta Zubietan inauteriak ospatu dituzte. Halere, badaude oraindik bete beharreko hainbat besta eta tradizio garizuma heldu aitzinetik. Baztan-Bidasoa eskualdean inauteriek sustrai errotuak dituzte, eta pertsonaia andana ditugu eskualdeko inauterietan: Iturenen eta Zubietan, "Joaldunak" eta "Artza";...