Zorionak Kortariko Gasna!

Lekarozko Infernuko eta Kortariko Gasna gasnategiak Uharte Arakilgo lehiaketa irabazi du Titulua bosgarren urtez berretsi du Abuztu amaieran ospatu ohi da Uharte Arakilen "Artzai Eguna". Euskal artzainari eskainitako jardunaldia da, eta, ekitaldi nagusienen artean: Ardi Txakur Txapelketa eta Nafarroako Latxa Ardiaren Esne Gordinez Egindako Gasna lehiaketa. Txapela, bosgarren urtez, Lekarozen...

Artzain Eguna, artzaintzari gorazarre

Artzain Eguna Abuztuaren 15ean, Amaiurren, Artzain Eguna ospatuko dute: artzainei eta artaldeak zaintzeaz arduratzen diren artzain-txakurrei omenaldia eta festa eguna. Besta egitarauan Patxi Etxeberria artzainaren memoriala eta Euskal Artzain Txakur Txapelketa nabarmentzen dira. Ekitaldiak, urtero bezala, ehunka pertsona bilduko ditu herriko zelaietan. Artzain txakurren lana Artzain gutxik imajina dezakete euren...

Burdinaren eguna

Trianoko meategietatik Urdazubiko monasteriora Abuztuaren 10ean hitzordua duzu Urdazubin Burdinaren eguna ospatuko dute Urdazubin abuztuaren 10ean: antzina burdin-minerela Trianoko meategietatik Salbatore monasterioko burdinolaraino nola iristen zen gogoratzeko. Burdin minerala idi-gurdietan garraiatuta iristen da herrira, eta monasterioko mojeek burdinaren kalitatea aztertzen dute. Salerosketan prezioa adostu ondotik, abadeak burdina erosten du urre...

Baztandarren Biltzarra

Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun besta Baztandarren Biltzarra, izenak dioen bezala, Baztango jendeak biltzen dituen biltzarra da. Aurten, uztailaren 21ean ospatuko da Baztango herri guzien arteko elkartasun besta, Elizondon.  Hamabortz dira Baztango herriak: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu...

KANPAINA OSTALARITZAN

“Kaixo eta mila esker”, ostalaritzako lokaletan tratu onak balioesteko kanpaina  Baztan-Bidasoko ostalariek ahotsa goratu eta sektorean errespetua eta jarrera ona sustatzeko kanpaina jarri dute abian. Eskualdean atzeman den arazoa ikustaraztea da helburua, eta bizikidetzan eta berdintasunean aitzin egitea; alegia, ostalaritzako langileekiko gertatzen diren errespetu faltak, liskar sexistak, homofoboak, klasistak eta...

Ura eta sua, udaro berria ospatzeko

Sua & Ura Eguzkiaren aroaren etorrera ospatzeko, oraindik ere errito ugari egiten dira Euskal Herrian. Batzuk suarekin ospatzen dira, beste batzuk urarekin. Sua. "Sarna fuera, ona barnera, txarra kanpora San Joan Bautista..." Horrelaxe erraten dugu Baztan-Bidasoan San Juan suak saltatzen ditugunean. Salto aurrera, eta salto atzera, izpiritu txarrak uxatzeko, belar...