Baztango errotak ezagutzen

Infernuko errota, un lugar encantado

Giraka eta biraka, historia egiten

Baztango erroten errotarriak martxan dira, giraka, historia gogoratzen eta biraka historia idazten.

Gaur ibilbide berezia proposatzen dizuegu, errotaz errota, Urdazubitik Amaiurrera, Infernuko errotatik pasatuz.

Urdazubiko errota

Molino de Urdax-Urdazubi

Urdazubiko errota monasterioari lotutako eraikina da. X.-XI. mendeetan mojeek monasterioa altxatu zuten eta horrekin batera herriaren garapenari ekin zioten. Ubideak eta zubiak eraiki zituzten, eta hortik dator izena: Urdazubi (ur eta zubi). Ubideei eta errotari esker, burdina landu eta aleak ehotzen zituzten. 

XVIII. Mendera arte errota monasterioaren jabetzapean zegoen. XVIII. Mendean eraberritu eta bertako baserriak erabiltzen hasi ziren. Errotariak “saskitoa” edo lakaria jasotzen zuen lanaren truke.

Gaur egun, bisita gidatuak egiten dira errota martxan ikusi ahal izateko.

www.urdax-dantxarinea.com/ turismourdax@gmail.com / Tel. 00 34 948 59906)

Errotaren alboan, San Salvador Monasterioa dago. Jatorriaren data zehazterik ez badago ere, uste da agustindarren kongregazio txiki batek erromesentzako ospitale bat sortu zuela han XI. mendean.

 Une gorena XVI. eta XVIII. mendeen artean lortu zuen; garai hartakoak dira, hain zuzen ere, harri arrosak -Baztango harriaren kolore tipikoa- dituzten eraikinak.

Bi sute handi izan ziren monasterioan: bata, 1526an, Nafarroak bere independentzia galdu zuelarik; eta bestea, 1973an, Frantziako Konbentzioan zehar, armada frantziarrak eremua inbaditu eta monasterioa eta Urdazubi erre zituenean. 

1839an, Mendizabalen desamortizazioa gertatu zen eta ordena premontretarrak behin betiko utzi zuen abadetxea, eta bertako tenplua parrokia-eliza bihurtu zen.

Garai bateko monasterioaren eliza eta klaustroa gorde dira. Barnealdean pintura eta eskultura garaikidearen bilduma iraunkor bat dago. Klaustroaren gainean monasterioaren museoa dago; han, ikus-entzunezko eta erakusketa-panelen bidez Urdazubiko historia erakusten da, baita Donejakue Bidearekin duen lotura eta monasterio gisa izandako iragana ere.

Eta Urdazubin,ezinbertzean bisititau beharrekoa Ikaburuko lezea. 1808. urtean aurkitu zituen artzain batek, baina kobak 14.000 urte baino gehiago ditu. Urtxuma errekak zizelkatu ditu bertako paretak, estalaktitak eta estalagmitak. Kondaira dioenez, Ikaburuko lezean elkartzen ziren lamiak euren ospakizunetarako.

Urdazubin bazkaltzeko asmoa izanez gero, herrian bertan bi jatetxe aurkituko ditugu: La Koska jatetxea eta Nikolaurenea.

Infernuko Errota

Infernuko errota,
Infernuko errota, magiaz betetako txokoa, Etxalarko eta Baztango mugan

Basoaren erdian, zuhaitz eta laino artean izkutatuta, bi mendi magalen artean amilduta, ia zintzilik dago Infernuko Errota . Izen berbera duen errekaren urek mugitu dituzte urteak joan, urteak etorri, kontrabando eta guda istorioen lekuko izandako errota honen harriak.  

Etxalar eta Baztan arteko mugan kokatuta, Infernuko Errota izan omen zen guda garaian gari aleak xehatzen jarraitu zuen eskualdeko errota bakarra, karabineroek ez zuten aurkitu eta. 

“Infernuko Errota” bisitatzea, kondairaz eta lamiaz betetako bidaia egitea da. 

Bertara iristeko, basoan murgildu beharko dugu eta erreka bazterretik, uraren ibilgua jarraituz, oinez, 20 minutuko ibilbidea eginez,errotara iritsiko gara. Joan-etorriko bidea da, erraza, haurrekin egiteko modukoa eta zailtasunik gabekoa pertsona helduendako. 

Infernuko Errota Argarate familiarena da, eta berea baita  Etxebertzeko Borda  jatetxea ere. Bertan duten arrain haztegiko amuarrainak magrarekin eta bildotsa txilindron erara dira jatetxearen espezialitatea. Baita banabarrak eta kizkilurrine duen gaztanbera goxoa ere. de trucha de la propia piscifactoría, cordero al chilindrón, alubias y cuajada.

Amaiurko errota


Amaiurko herriaren sarreran, herriko elizaren parean dago Amaiurko Errota. Aurkitutako datuen arabera, 1280. urtean Nafarroako Erresumari errentak ematen zizkion Amaiurko errotak. Horrek, errota aspaldikoa dela adierazten du. 

Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, gari eta arto ehotzearen erakustaldiak egiten dituzte, talo dastaketak eta baita haurrendako talo tailerrak ere.

 

Honenbertzez egin dugu itzulia. Ibilbidea gustatu bazaizu, elkarbanatu zure lagunekin, sare sozialen bidez, whatsap bidez, zein beraiekin gurera etorrita. Esker 1000!