Baztan-Bidasoa Turismoa, 2018ko balantzea eta 2019rako proiektu berriak

Asamblea General de Baztan-Bidasoa Turismoa

BAZTAN-BIDASOA eremu turistiko gisara indartzea eta hori erdiesteko bazkide gehiago lortzea da erronka

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak urte hasierako batzar orokorra egin du. Bertan 2018ko balantze positiboa egitearekin batera, 2019ko egitasmoak eta aurrekontuak onartu ditu.

Baztan-Bidasoa turismoa hace balance de 2019 y presenta los proyectos para 2019
Asamblea General de Baztan-Bidasoa Turismoa
Baztan-Bidasoa Turismoa hace balence de 2018 y presenta los proyectos para 2019

Asamblea General de Baztan-Bidasoa Turismoa

2018ko balantzea

Patxiku Irisarri Elkargoko lehendakariak iragan urtea, promozioari eta bezeroen arretari eskainitako urtea izan dela adierazi du. Zentzu horretan Erreserba Zentrala berritzaren garrantzia azpimarratu du.

Guía de Recursos de Baztan-Bidasoa Turismoa
Guía de Recursos de Baztan-Bidasoa Turismoa

Proiektu nagusienen artean Baztan-Bidasoko Baliabideen Gidaren edizio berria nabarmendu du. 4 hizkuntzatan  eta formato berrian kaleratutako aldizkarian, Baztan-Bidasoa eskualdeko informazio orokorra aurkituko du bisitariak. Argitalpen hau Baztan-Bidasoa Turismoak eskualdea ezagutarazteko ferietara eramaten duen euskarri garrantzitsuena da. Urtarrilaren 23tik 27ra Madriden ospatuko den FITUR Nazioarteko Turismo Ferian eginen dute liburuxkaren aurkezpena. 

Nabarmentzekoa baita Baztan-Bidasoa Turismoak, EDERBIDEA egitasmoaren baitan egin berri duen Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista ere. EDERBIDEA Baiona, Donostia eta Iruña elkartuko dituen zikloturismo bide sarea da, 240km luzeera izanen duena eta INTERREG-POCTEFA Europako dirulaguntzarekin garatzen ari dena.

Mapa ZikloTuristak, eskualdeko bide zikloturista nagusiaz gain, 12 lotura zikloturista, inguruko herrietan seinaliztatutako ibilbideak eta hainbat tontor igotzeko bideak biltzen ditu, hala nola txirrindulariak eskualdean aurkituko dituen zerbitzuen zerrenda ere: bizikleta tailerrak, landetxeak, jarduera empresak, jatetxeak,…

Baztan-Bidasoko Mapa Zikoturista FITURren aurketuko da urtarrilaren 24ean.

Zenbakiei dagokionez, defizitarik gabe itxi du 2018. urtea Baztan-Bidasoa Turismoak, hartara, balorazio positiboa egin du Elkargoak

2019ra begira

Proiektuz josita heldu da urte berria! 16 egitasmo aurkeztu eta onartu ditu batzar orokorrak, bertzeak bertze, web gunea indartzea, on line bidezko promozioari bultzada ematea, Bizikleta Eskola antolatzea eta Ederbidea Martxaren edizio berria egitea. 

Kideen lanari aitortza

Baztan-Bidasoa Turismoak kideen lana aitortu eta 2018an bereizgarririk lortu dutenak zoriondu nahi izan ditu urteko batzarrean.

Jatetxeen arloan, Donamariko Bentak eta Elbeteko Posadak “Sloww Food” sarean aipamen berezia lortu dute; horrez gain, Donamariako Bentak  “Big Gourmand Michelin” izendatu dute hirugarren urtez.

Ordoki Zalditegiak aipamen berezia lortu du zaldi gaineko turismoaren arloan eta Sunbillako Ariztigain kanpinari kalitatea adierazten duen “Q”  eman diote.

Gure produktuek ospe handia erdietsi dute 2018an Kortariko Gasna gasnategiak lortutako sari anitzei esker.

Guztiak zoriondu ditu Baztan-Bidasoa Turismoak eta haien lana eskertu du eskualdeko izena zabaltzeagatik.  

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kide izan nahi duzu?

Baztan-Bidasoa Turismoak, eskualdea eremu turistiko gisa indartzea du helburu. Egun, elkargoko bazkideak “auzolanean”, elkarlanean bide hori jorratzen ari dira eta bidelagun gehiago izateko, hotel, landetxe, jatetxe, jarduera enpresa eta turismoarekin loturiko establezimendu guztiei kide egiteko gonbidapena luzatu nahi diete. Baztan-Bidasoa Turismoak ateak zabalik ditu kide berriak hartzeko. Interesa izanez gero, 948 59 23 23 telefonora  deitu edo mezua igorri info@baztan-bidasoa.com helbidera.