Amaiur, 500 urteko historia eta memoria

Amaiur, gazteluko batailaren 500. urteurrena ospatzen

500 urte bete dira Nafarroak Gaztelako inbasioaren kontra bere Independentzia galdu zuela. Amaiurren izan zen azken borroka, bertako gaztelua azken gotorlekua. Urteurren hori gogoan, baztango herri honetan hainbat ekitaldi egin dira 2022an zehar. Ekitaldi nagusia baina, “Aurkituko gaituzuenoi” ikuskizuna izango da, abuztuaren 6an, larunbata, gazteluaren magalean, duela 500 urte 200 gizonek 7.000 soldaduko armada osoaren aurka haien lurra defendatzeko borrokatu zuten toki berean.

Jon Maia bertsolariak sortu eta zuzendutako “Aurkituko gaituzuenoi” ikuskizunak etorkizuneko biztanleak aipatzen ditu, eta ikuspegi horretatik, atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herrian barrena hainbat kultur esparrutako artistek parte hartuko duten ibilbide artistikoa eskainiko du.

Bertan parte hartuko dute:
Et incarnatus, Aire ahizpak, Gorka Hermosa, Jean Mixel Bedaxagar, Joseba Irazoki, Olaia Inziarte, etorkinak, inauterietako pertsonaiak, Oinkari Dantza Taldea, Elizondoko abesbatzen haur abesbatza, Anaiurreko Gaztelu Taldea… eta Anabel Arraiza aurkezle lanetan.

Ordua: 21:30

Tokia: Amaiur (Artxea belagian)

Sarreren salmenta 👉 HEMEN , Amaiurko Arkeologia Zentro-Museoan eta Elizondon, Axularren eta Fantxiken.

Prezioa: 20€ helduek/10€ haurrek

“Aurkituko gaituzuenoi” ikuskizunaren atarian, herria gurotzeko eta bisitariak artatzeko, kale antzerkia izanen da

20:00h Kale antzerkia “Liberate State”
(Música, antzerkia, solasak)
Ander Barrenetxea, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Irigoien, Asisko Urmeneta.
Amaiurko karriketan barna, urrik.