Ekainaren 1ean ezagutuko dugu Elizondok 2017ko Landa Turismo Hiriburu titulua bereganatu duen edo ez Azken txanpara iritsi da Elizondo sailkatutako 10 herrien artean "Escapada Rural"-ek antolatutako lehiaketa akitu da. Bozak jasota, ekainaren 1ean ezagutuko dugu zein herri izendatuko duten 2017ko Landa Turismoaren Hiriburu. http://www.noticiasdenavarra.com/2017/05/11/vecinos/baztan-bidasoa/elizondo-entre-los-10-finalistas-a-convertirse-en-capital-del-turismo-rural Maiatzaren 21ean akitu zen boza emateko...
Albisteak
EUSKARAZ BLAI UDALEKUAK! ORAINDIK BADUZU AUKERA!
MATRIKULA EPEA LUZATU DUGU! Arantzako Aterpeak eta Beintzako Aterpetxeak antolaturik, eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren laguntzaz, gaztetxoen artean euskararen erabilpena suspertzeko “EUSKARAZ BLAI 2017” udalekuetan izena emateko epea luzatu dugu! TOKIAK AGORTU ARTE Euskaraz Blai udalekuetan izena eman ahal duzu; Ez zaitez lokartu baina, plaza gutxi geratzen zaizkigu eta! 12 plaza,...
ARGAZKI LEHIAKETA
¡EGIN KLIK! Doaneko asteburua irabazi nahi? Abian da Nafarroako Landa Turismo Federazioak antolatutako III. Argazki Lehiaketa. Zuok, bisitariok, Nafarroan bizitzen dituzuen esperientziak jaso nahi ditugu. Zuen esperientziak jaso eta saritu. Kamara eskutan gure paisaiak, herriak, gastronomia, bizipenak, usadioak,...jasotzen dituzue. Horiek guri helaraztea proposatzen dizuegu. Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du Nafarroako...
IBILBIDE KUTTUNAK
Ba al zenekien Turismo Departamentuak Nafarroa osoan aukeratutako 30 ibilaldietatik 3 Baztan-Bidasoan daudela? Ibilaldi horiek Zugarramurdiko Pottoka urdinaren ibibidea, Xorroxingo ur-jauziaren ibilbidea eta Bertizko Parkeko Iturburua dira. http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso.aspx?o=7534&idRC=7473 Baztan-Bidasoa Turismoaren "Bisita gidatuen" eskaintzaren barnean aurkituko dituzu hirurak. NATURA bere horretan arnasteko bidaia zoragarri honetan, zure ondoan egoteko prest!
“LEHENBIZIKOA”
BIDASOAKO IZOKINAREN OSPEA "Lehenbizikoa" du izena Bidasoa ibaian arrantzatzen den denboraldiko lehenbiziko izokinak. Azken urteotan goiztiar xamarra izan den arren, aurtengoa izan da goiztiarrena. Maiatzaren 1ean ireki zen arrantza epea eta eguna argitu orduko arrantzatu zuen lehen izokina Oiartzunen sortu eta Lezon bizi den Ignacio Zalakainek. ZORIONAK! http://erran.eus/bortziriak/1493714564517
ONGI ETORRI! ¡BIENVENIDOS!
Egunon! Zer moduz? Ongi ibili! Euskaraz solastatu gara Aste Santuan Baztan-Bidasoara etorritako turistekin eta hori Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Zerbitzuek kaleratutako gidari esker izan da. Hizkuntza gure marka dela eta hemen euskaraz bizi garela erakutsi nahi diegu bisitan heldu zaizkigunei. Paisaia, historia, kultura, gastronomia,...dena da garrantzitsua gurean. Baita gure...