EUSKARAZ BLAI UDALEKUAK! ORAINDIK BADUZU AUKERA!

MATRIKULA EPEA LUZATU DUGU!

Arantzako Aterpeak eta Beintzako Aterpetxeak antolaturik, eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren laguntzaz, gaztetxoen artean euskararen erabilpena suspertzeko “EUSKARAZ BLAI 2017” udalekuetan izena emateko epea luzatu dugu!

TOKIAK AGORTU ARTE Euskaraz Blai udalekuetan izena eman ahal duzu; Ez zaitez lokartu baina, plaza gutxi geratzen zaizkigu eta!

12 plaza, ekainaren 25etik uztailaren 1era

15 plaza uztailaren 23tik-29ra

26 plaza uztailaren 30etik abuztuaren 5era

KONTRABANDISTEN BIDEA. UDALEKU IBILTARIA

Aurten eskainitako Udaleku berrian ere izena eman ahal duzu!  14-17 urteko gazteei zuzendua dago eta XX. mendean kontrabandoko bideetan barna burutuko da. Ibilaldian Arritxulo (Oiartzun), Arantzako Aterpe eta Beintzako Aterpetxea elkartuko dira, eta naturarekin lotutako hainbat jarduera ere prestatu dira.

Informazio gehiago: 622 782 948 telefonoan