ELIZONDO OTE? 2017ko Landa Turismoaren Hiriburu?

Ekainaren 1ean ezagutuko dugu Elizondok 2017ko Landa Turismo Hiriburu titulua bereganatu duen edo ez

Azken txanpara iritsi da Elizondo sailkatutako 10 herrien artean 

“Escapada Rural”-ek antolatutako lehiaketa akitu da. Bozak jasota, ekainaren 1ean ezagutuko dugu zein herri izendatuko duten 2017ko Landa Turismoaren Hiriburu.

http://www.noticiasdenavarra.com/2017/05/11/vecinos/baztan-bidasoa/elizondo-entre-los-10-finalistas-a-convertirse-en-capital-del-turismo-rural

Maiatzaren 21ean akitu zen boza emateko epea, eta ekainaren 1ean jakinen dugu Elizondo 2017ko Landa Turismoaren Hirigune den edo ez.
Nolanahi ere, tituluaren zain egon gabe, guk badakigu Elizondo eta Baztan-Bidasoako herri guztiak Landa Turismoaren hirigune direla.
Gurera etortzea, oporretarako toki aproposa aukeratzea da. Hemen aurkituko dituzu Lasaitasuna, Natura, Gastronomia, Historia, Abentura… Zuk nahi duzun plana egin dezakezu, aukera guztiak ditugu zuretzat.
Egin plana Baztan-Bidasoan, ez zara damutuko!