Albisteak

 BAZTANDARREN BILTZARRA, ESKUARA BARRA-BARRA Baztan bailara osatzen duten hamabortz herrien arteko besta handia Duela 54 urte ospatu zen lehendabizikoz Baztandarren Biltzarra, orduan Euskal Jaia. Elizondoko gazte talde batek Aralarreko San Migelera egin zuen txangoa eta autobusean zihoazela pentsatu zuten polita litzatekela baztandar guziak elkartuko zituen besta eguna antolatzea. Pentsatu eta...

UDALEKU IBILTARIA, Kontrabando istorioetan barna

KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA, AURTENGO BERRIKUNTZA Arrakastatsua suertatu da Arantza eta Beintza-Labaiengo aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren laguntzarekin antolatutako ekimena. 14 eta 17 urte bitarteteko gazte talde eder batek gozatu du Kontrabandisten Udaleku Ibiltariaz. Gau eta egun elkarrekin izan dira gazteak, euskaraz komunikatuz, harremanak sendotuz. Ez dute aterpetxeetan lorik egin, aire...

ZUBI GAINEKOA, Bake akordioa

Zubigainekoa,  XV. mendean sinatutako bake ituna gogoan Uztailaren 7an Onin ibaiaren alde bietan "Zubigainekoa" dantzatuz, Lesakako auzoen arteko elkartasuna adierazten dute ezpatadantzariek Iruñean ez ezik, Baztan-Bidasoan ere ospatzen ditugu Sanferminak. Azpilkuetan eta Lesakan, San Frantzisko Xabierrekoarekin batera Nafarroako zaindaria den San Fermin ohoratzen dugu. (Ikusi AGENDA! bestetako programa ezagutzeko) San Fermin...

KONTRABANDISTA GAU BATEZ

"Gau lana" Baztan-Bidasoan Garai zailak izan ziren guda ondorengoak. Familiak ugariak ziren eta jateko gutxi zegoen. Eskazia handia zen eta zerbait egin behar zen seme-alaba guztiak aitzinet atera ahal izateko. Baztan-Bidasoko familia aunitzentzat "Gau lana" bizi-irauteko "laguntza" ekonomiko handia izan zen. Egunez baserrian, aziendarekin,... lan egiten zuten eta gauez, mendira joaten...

EZAGUTU NAHI GAITUZU?

BAZTAN-BIDASOA TURISMOA, NAFARROAKO ARTISAUTZA FERIAN Ortzegunean, ekainaren 28an hasi, eta igandera bitarte, uztailaren 2ra arte luzatuko da Nafarroako Artisautza Feria. Lau egunez, hainbat diziplinatako 37 artisauk euren lanak erakutsiko dituzte Iruñeko Gaztelu Plazan eta bertan izanen da baita Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa ere. Ortziralean, 10:30tik 14:30ra, Elkarte Turistikoendako gordetako stand-ean aurkituko...

ZUGARRAMURDI…10 urteko ibilbidea ospatzen

Erraldoiak, dantzariak eta "txotx" Sorginen Museoa berrinauguratzeko 10. URTEMUGA:  Hamar urteko ibilbideak eskaintza turistikoa sendotzeko balio izan du. Zugarramurdiko lezeak eta sorginkeria kontuak erakarrita, milaka pertsona hurbiltzen da urtero Zugarramurdira Ekainaren 25ean, Xareta Egunarekin batera ospatu zuten Sorginen Museoaren 10. urteurrena. Ikusi prentsa oharra: SORGINEN MUSEOA.10 URTEMUGA