ZUBI GAINEKOA, Bake akordioa

Zubigainekoa,  XV. mendean sinatutako bake ituna gogoan

Uztailaren 7an Onin ibaiaren alde bietan “Zubigainekoa” dantzatuz, Lesakako auzoen arteko elkartasuna adierazten dute ezpatadantzariek

Iruñean ez ezik, Baztan-Bidasoan ere ospatzen ditugu Sanferminak. Azpilkuetan eta Lesakan, San Frantzisko Xabierrekoarekin batera Nafarroako zaindaria den San Fermin ohoratzen dugu.

(Ikusi AGENDA! bestetako programa ezagutzeko)

San Fermin egunean ekitaldi esanguratsua egiten dute Lesakan. Mezak akitutakoan, ezpatadantzariak, herriko bandarekin eta Udalbatzarekin Eskol-Ttikira jaisten dira, eta han, Onin ibaiaren alde bietan, Zubigainekoa dantzatzen dute. Dantza sinbolikoa da,  XV. mendean Legarrea eta Pikuzelaia auzoen arteko bake ituna adierazten duena.

Une hunkigarria izaten da lesakarrentzat, urtean behin egiten den erritoa.

http://www.lesaka.eus/eu/lugar-y-gentes/patrimonio-historico-artistico/fiestas/san-fermines