BAZTAN-BIDASOA TURISMOA, NAFARROAKO ARTISAUTZA FERIAN
Ortzegunean, ekainaren 28an hasi, eta igandera bitarte, uztailaren 2ra arte luzatuko da Nafarroako Artisautza Feria. Lau egunez, hainbat diziplinatako 37 artisauk euren lanak erakutsiko dituzte Iruñeko Gaztelu Plazan eta bertan izanen da baita Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa ere.
Ortziralean, 10:30tik 14:30ra, Elkarte Turistikoendako gordetako stand-ean aurkituko gaituzu.
Zure erranetara egonen gara, Baztan-Bidasoa Turismoaren eskaintza bertatik bertara ezagutu dezazun.
Gonbidatuta zaude! Etorri gu ezagutzera. Etorri Baztan-Bidasora!
Feriaren xehetasunak: http://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso.aspx?o=7785&idRC=;