Albisteak

BIDEAK EHUNTZEN, Nafarroa urratsez urrats

Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du Nafarroako Gobernuko Turismo sailak martxan jarritako ibilbideen ekimenarekin     Bi dira eskualdean, ekimen honen baitan egin ahal diren ibilbide gidatuak: "Pottoka urdinaren" ibilbidea eta  Xorroxingo ur-jauzira ibilbidea. Egizu aukera eta zatoz gurekin!    Zugarramurdi eta Urdazubi artean, "Pottoka urdinaren" ibilbidea dago. Azketa jatetxetik aterata,...

MAIATZEKO AGENDA

Zer egin nahi duzu? Plan ugari eta anitzak Baztan-Bidasoan! Dantza ikuskizuna Elizondon, mendi triatloia Iruritan, mendi martxak, kontzertuak, bisita gidatuak,... Ikusi HEMEN gure agenda Klikatu HEMEN eskualdean dauden erakusketak eta bisita gidatuak kontsultatzeko (bisita gidatu kulturalak, gastronomikoak, naturan barna,...) Egin KLIK eta eskura izan Baztan-Bidasoko Turismo Bulego, Informazio gune eta interes guneetako telefonoak...

V. ZALDI AZOKA NAGUSIA, IrriSarri Landen

Pausuan, trostan, edo galopean Asteburu honetan, maiatzak 26 eta 27,  V. Zaldi Azoka Nagusia ospatuko da IrriSarri Landen.  Urtetik urtera indarra hartzen ari da ekitaldi hau eta geroz eta zale gehiago hurbiltzen da IrriSarriko parajera kirolaz eta naturaz gozatzera. Batzuek euren zaldiak eramaten dituzte eta eskarmentua dute zaldi gainean. Baina badago zaldi...

HERRIKO DOINUAK, Julian Romanoren omenez

Julian Romano musikariaren bizitzaren ikuskizuna prest dute Baztango Dantzariak eta Artaxoako Bandak Maiatzaren 26an da hitzordua, arratsaldeko 20:30ean, Elizondoko pilotalekuan  Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak bat egiten du ikuskizunarekin, eskualdeko dantzak, musika eta foklorea zabaltzeko konpromezuz.   Julian Romano Ugarte (1831-1899), oinarrizkoa da Nafarroako gaitaren musikan. Gaur egungo gaita ez leike, Julian...

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Zugarramurdiko Sorginen Museoak bat eginen du Museoen Nazioarteko Egunarekin 1977an hasi zen Museoen Naizoarteko Eguna ospatzen, museoek gizartearen garapenean duten garrantziaz ohartarazteko. Helburu horrekin, orduz geroztik urtero, gorriz markatutako eguna maiatzaren 18a mundu osoko museoetan. Ameriketatik Ozeaniara, Europa, Asia eta Afrika zeharkatuta, Museoen Nazioarteko Egunak ospe handia hartu du eta...