HERRIKO DOINUAK, Julian Romanoren omenez

Julian Romano musikariaren bizitzaren ikuskizuna prest dute Baztango Dantzariak eta Artaxoako Bandak

Maiatzaren 26an da hitzordua, arratsaldeko 20:30ean, Elizondoko pilotalekuan 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak bat egiten du ikuskizunarekin, eskualdeko dantzak, musika eta foklorea zabaltzeko konpromezuz.

 

Baztango Dantzarien eskutik, Herriko Doinuak izanen dira Elizondon, maiatzaren 26an

Julian Romano Ugarte (1831-1899), oinarrizkoa da Nafarroako gaitaren musikan.
Gaur egungo gaita ez leike, Julian Romanorik gabe. Doinu sortzaile eta gaitero xarmanta. Musika sorta eder baten egile paregabea da. Urteak pasata ere, guztiz oraikoak dira haren soinuak. Badu hogei urte Baztango Dantzariak eta Artaxoako Banda haren lana zabaltzeko elkartu zirela, haren heriotzaren ehungarren urteurrena oroitzeko izan zen. Romanoren musika-piezak bandan jotzeko moldatu ziren eta Baztango Dantzariak taldeak dantzatu zituen haren doinuak, horretarako ere koreografia bereziak sortuz.

Aurten Artaxoako bandak lekukoa hartu  eta berriz ere dantzara aterako dira Baztantango Dantzariak Romanoren lana plazaratzeko. Aldi honetan, berrikuntzak daude, izan ere, istorio baten bitartez lotuko dituzte denak.

Dantza, antzerkia, musika,… uztartuko duen ikuskizuna da “Herriko doinuak”. Maiatzaren 12an Artaxoan egin ondotik, maiatzaren 26an Elizondora iritsiko da.

Herritik eta herriarentzat sortutako ikuskizn honekin bat egiten du Batzan-Bidasoa Turismo Elkargoak

Sarrerak: Malkorra gozotegia, Arkupe gozotegia, Futbolin Ostatua, Eguzkialde ostatua. 8 euro aldez aurretik erosita (6 urte artekoek doan)

Sarrerak egunean gerean: 10€

Laburpena hemen