BIDEAK EHUNTZEN, Nafarroa urratsez urrats

Paseos guiados por los senderos de Baztan-Bidasoa

Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du Nafarroako Gobernuko Turismo sailak martxan jarritako ibilbideen ekimenarekin

 

  Bi dira eskualdean, ekimen honen baitan egin ahal diren ibilbide gidatuak: “Pottoka urdinaren” ibilbidea eta  Xorroxingo ur-jauzira ibilbidea. Egizu aukera eta zatoz gurekin!

 

 Zugarramurdi eta Urdazubi artean, “Pottoka urdinaren” ibilbidea dago. Azketa jatetxetik aterata, 11 kilometroko bidea da proposatutakoa. Bisitariak, paisaiaz gozatuko du, ehun urte baino gehiagoko haritzak ikusiko ditu, pottokak larretan lasterka, artaldeak,…

Erratzun, Xorroxingo ur jauzira ibilbidea prest dago. 5’6 kilometroko bidea Baztan-Bidasoa ibaiaren sorbururaino.

Bata zein bertzea eginda, gure eskualdeaz maiteminduko zara!

Bideak ehuntzen, sarea handituz

“Bideak ehuntzen” ekimenaren bigarren edizioa  berrikuntza eta kilometroz josita dator. 120 ibilbide gidatu eskaintzen ditu aurten, mendi eta herrietako bidezidorretan barna, baita Donejakue bidetik barna ere. Ekainaren 2 tik urriaren 24ra arte luzatuko den ekimen honen bitartez, bisitariak Nafarroako natura, paisaia eta kultur aniztasuna ezagutuko ditu.

Ikusi HEMEN  egutegia eta ordutegiak.

Mendi eta herri ibilbideen bataz-besteko iraupena 2 ordu eta erdi eta 3 ordu eta erdikoa da. Prezioa 7 €.

Donejakue bidetik prestatutako ibilbideak larunbatetan burutuko dira beti. Prezioa: 15 € (Iruñetik ibilbidearen hasierara arteko joan-etorriko garraioa barne).

 

L