Albisteak

Udazkenaz gozatzen 🍂🍁

Paisaiak udazken koloreak hartzen dituenean, bake sentsazioa areagotu egiten da Baztan-Bidasoan 2023ko Udazkena hemen da. Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, irailaren 23tik abenduaren 22ra luzatuko da, hots, 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du. 89 egun Baztan-Bidasoan paisaia desberdinaz gozatzeko. Zelai berdeek eta basoek janzkera aldatu, eta gorri, marroi eta...

Lizarietako ituna, Usategietako denboraldiaren hasiera ekitaldia

Hasi da atzera kontaketa! Lizarietako Ituna berretsiko dute igandean, irailaren 24an, Sara eta Etxalarko alkateek Usategietako ehiza-denboraldia urriaren lehenean hasiko da. Atzerako kontaketa hasiko da! Urriaren lehena baino lehen, Lizarietako gainan, Etxalar eta Sararen arteko mugan, Lizarietako Ituna berretsiko dute bi herrietako alkateek. Igande honetan, irailaren 24an, izanen da ekitaldia....

Ehiza eta udazkeneko produktuen IX. argazki lehiaketa

Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldietako IX. argazki lehiaketa  Argazkilaritza eta sukaldaritza gustokoak badituzu, hauxe da zure lehiaketa. Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldi gastronomikoekin batera abian da Ehiza jardunaldien IX. argazki lehiaketa ere. 2023ko Ehiza jardunardunaldi gastronomikoetako pintxo edo menu bat dastatuko duen orok parte hartu dezake lehiaketa horretan. Parte hartu nahi duzu? Oinarriak 👇👇...

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa! Urriaren 16tik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko XXXI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 31. edizioa izanen da, eta 8 jatetxek parte hartuko dute: Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); eta Pablo-Enea jatetxea (Arantza). Malerrekan: Donamaria'ko Benta (Donamaria); eta Tresanea jatetxea (Ituren). Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi);...

Zorionak Kortariko Gasna!

Lekarozko Infernuko eta Kortariko Gasna gasnategiak Uharte Arakilgo lehiaketa irabazi du Titulua laugarren urtez berretsi du Abuztu amaieran ospatu ohi da Uharte Arakilen "Artzai Eguna". Euskal artzainari eskainitako jardunaldia da, eta, ekitaldi nagusienen artean: Ardi Txakur Txapelketa eta Nafarroako Latxa Ardiaren Esne Gordinez Egindako Gasna lehiaketa. Txapela, laugarren urtez, Lekarozen...

Burdinaren eguna

Trianoko meategietatik Urdazubiko monasteriora Abuztuaren 6an hitzordua duzu Urdazubin Burdinaren eguna ospatuko dute Urdazubin abuztuaren 5ean: antzina burdin-minerela Trianoko meategietatik Salbatore monasterioko burdinolaraino nola iristen zen gogoratzeko. Burdin minerala idi-gurdietan garraiatuta iristen da herrira, eta monasterioko mojeek burdinaren kalitatea aztertzen dute. Salerosketan prezioa adostu ondotik, abadeak burdina erosten du urre...