Infernuko eta Kortariko gasnak bi Urrezko Domina lortu ditu Gourmet’22 lehiaketan
Urrezko Domina ketuen kategorian eta Urrezko Domina ardi erdionduen kategorian. Sari bikoitza, Idiazabal Jatorria duen gasnategi baztandarrarentzat. Palmares luzeari gehitzeko errekonozimendua, doike! ,
“GourmetQuesos Sariak” Espainiako gazta onenak saritzen dituen txapelketa da. 2022ko edizioan 800 gazta baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara, guztira 868 gazta ezberdin: ahuntzarena, behiarena, ardiarena…
60 adituk osatutako epai-mahai batek, begiak estalita, itsu-itsuan dastatzen ditu gazta finalistak. Munduko sektore guztietako profesionalak daude epai-mahaian: teknikariak, gaztagileak, dendetako arduradunak, blogariak, kazetari gastronomikoak, sukaldariak, saltoki handietako erosketen arduradunak eta jatetxeetako arduradunak.
Infernuko eta Kortariko gasna gasnategiak ez du hutsik egin eta Urrezko bi Domina eskuratu ditu.
❗❗ Gourmet sariduna den gasna dastatu eta erosi nahi baduzu, gasnategian salmenta zuzena egiten dute. Horrez gain, gasna nola egiten duten bertatik bertara ikusi nahi izanez gero, ez ezazula galdu gasnategian egiten dituzten bisita gidatuak, bertan artzain zakurren lanaren erakustaldia ere ikusiko duzu.
Zorionak!