Urdazubiko lezea, Ikaburu

Leorlas auzoan kokatuta dago Urdazubiko Ikaburuko lezea. Urtxuma errekak zeharkatzen du lezea eta urteak joan, urteak etorri, haren ibilbidean, estalaktitak eta estalagmitak zizelkatu ditu. Urteko egun guztietan tenperatura berbera dago leze barruan: 14 º. Epel neguan, “frexko” udan.

Kondairak dioenez, Ikaburuko lezean lamiak biltzen ziren haien ospakizunak egiteko.

Urdazubiko Lezeak, Ikaburuko lezea barne Nafarroako Goi Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsuenak dira. 

Urak zizelkatutako estalaktita eta estalagmitaz gozatzeko ibilbide paregabea. Agi-soinuez lagundutako bisita gidatua.

Naturaren altxor izkutuak ezagutu ahal izateko, bisita gidatua egitea gomendatzen dizugu. 

#Erreserbak  👉 HEMEN

Orain dela 20.000 urte gizakia toki hauetan bizi zen dagoeneko, gaur egungo baldintza hotz eta latzagoetan dudarik gabe. Paleolitiko garaia zen eta oraindik metalezko tresnak ez zituzten ezagutzen (brontzea, kobrea, burdina erraterako), hortaz etxe eta ehizarako behar zituzten lanabes guziak harriz egiten zituzten.

Urdazubiko lezeetan egindako indusketa lanen ondorioz honelako aurkikuntzak egin dira: silexeko arpoiak, hezurrezko josteko orratza, janari errestoak eta gizaki ehorzketa baten errestoak. Ez dago dudarik beraz Goi Paleolitoan gizakia alderdi hauetan bizi izan zela, orain dela 10.000 urte eta 20.000-30.000 urte artean.

Aztarnategia madeleine garaikoa da eta lezeetako paretetan margoak aurkitu dira: bisonte bat, oreina eta bobido baten antza duen irudi bat ere. Gaur egun, kontserbazio arazoak direla eta ezin dira margo hauek bisitatu.

Ikaburuko lezeko lehendabiziko ezagupenak 1808 urtekoak dira, Indepentziako gudan babes toki bezala erabilia izan baitzen. 1965 urtean bisitariei ateak ireki eta egun, herriko erakargarritasun handienean bilakatu dira. 

KONTAKTUA