Urdazubiko errota
San Salvador Monasteriori lotuta dago Urdazubiko errotaren historia. X. eta XI. mendeetan eraiki zuten Monasterioa eta bertako mojeek zubiak eta ubideak eraikitzeari ekin zioten. Hortik datorkio izena herriari: UR eta ZUBI: Urdazubi. Zekale pikorrak ehotzeko eta burnia lantzeko, errota egin zuten.
Eraikina bikain mantendu da XVIII. mendean berreraiki zenez geroztik. XVIII. mendera arte ez zen hasi baserriei zerbitzua ematen; orduan, errotariak saskitoa edo lakaria jasotzen zuen ordainsari gisa egindako lanagatik. Urak, antzinako garaietan bezalaxe, indarra ematen die errotarriei, eta, haiek, prezisio handiz mugituz gari- eta arto-irina sortzen dute bira bakoitzean.
Errota bisitatzeko bisita gidatuak egiten dira (www.urdax-dantxarinea.com/ turismourdax@gmail.com / Tel. 00 34 948 599070).
Errota ondoan San Salbatore Monasterioa dago eta bertan, Urdazubiko Museoa bisitatu ahal da. Herriko historia eta Donejakue Bidearekin duen lotura ezagutzeko aukera.
Monasterioaren Klaustroan, “Zubi-Arte” erakusketa dago. Artista garaikide garrantzitsuenen 300 artelan baino gehiago: pintura, eskultura eta hainbat disziplina artistikoko obrak.
Urdazubin egonez gero, ezinbertzean Ikaburuko lezera bisita egitea.
Eta otordua egiteko ere aukerarik ez da falta mugaldeko herri honetan. Hortxe ditugu La Koska edo Nikolaurenea jatetxeak.