Amaiur Arkeologia Zentroa-Museoa

Amaiur arkeologia zentroa-museoa udalerriko kale nagusiko oinetxe bateko beheko solairuan dago. 150 metro koadroko azalera du eta, horietatik 115 metro erakusketarako izango dira. Azken 15 urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai: gezien eta balezten puntak, soldaduen jantzietako apaingarriak, ontzien pusketa zeramikoak eta egurrezko egituretako iltzeen hondarrak, adibidez.

Amaiurko gazteluaren inguruko lehen aipamenak XII. mendekoak dira. Ondorioz, erakusketa honetan Erdi Aroko gaztelu hura nolakoa zen ikusi ahal izango dugu: dorre nagusia, ur-tanga, bost dorre zituen lehen harresiarekin inguratuta, eta bi dorre zituen bigarren harresia.

Horrekin batera, bisita gidatuan, Amaiurko, Nafarroako eta Euskal Herriko historiara gerturatzeko parada izanen dugu. Amaiur izan baitzen (1522) Nafarroako erresumaren azken gotorlekua.

Sarrerak. Egin zure erreserba 👉 online

  • Prezioa: 6-11 urte bitarte: 2,00 € museoko bisita / 3,00€ bisita gidatua ( 0-5 urte bitartekoak dohain)
                  12 urtetatik aurrera: 3,50 € museoko sarrera/ 6,00 € bisita gidatua
  • Udako ordutegia (uztailaren 5etik irailaren 10era)
  • Asteartetik igandera: 11:00 -14:00 / 16:30 -20:00
  • Astelehenetan itxita
  • Bisita gidatuak (egunero, astelehenetan izan ezik): 10:45 (erdaraz) / 18:30 (euskaraz)
  • Kontuak edukitzeko! 
  • Ekainak 25 eta 16, museoa itxita 
  • Uztailak 17, goizez museoa itxita
  • Abuztuak 15, arratsaldez Gazteluko bidea itxita bestetako ekitaldien ondorioz
  • Irailak 11: ordutegia: 11:00 a 14:00 

KONTAKTUA