Amaiur Arkeologia Zentroa-Museoa

Amaiur arkeologia zentroa-museoa udalerriko kale nagusiko oinetxe bateko beheko solairuan dago. 150 metro koadroko azalera du eta, horietatik 115 metro erakusketarako izango dira. Azken 15 urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai: gezien eta balezten puntak, soldaduen jantzietako apaingarriak, ontzien pusketa zeramikoak eta egurrezko egituretako iltzeen hondarrak, adibidez.

Amaiurko gazteluaren inguruko lehen aipamenak XII. mendekoak dira. Ondorioz, erakusketa honetan Erdi Aroko gaztelu hura nolakoa zen ikusi ahal izango dugu: dorre nagusia, ur-tanga, bost dorre zituen lehen harresiarekin inguratuta, eta bi dorre zituen bigarren harresia.

Horrekin batera, bisita gidatuan, Amaiurko, Nafarroako eta Euskal Herriko historiara gerturatzeko parada izanen dugu. Amaiur izan baitzen (1522) Nafarroako erresumaren azken gotorlekua.

Sarrerak. Egin zure erreserba 👉 online

  • Prezioa:
  • 6-11 urte bitarte: 2,00 € museoko bisita / 3,00€ bisita gidatua ( 0-5 urte bitartekoak dohan)
  • 12 urtetatik aurrera: 3,50 € museoko sarrera / 6,00 € bisita gidatua
  • Udako ordutegia (uztailaren 2tik abuztuaren 31ra)
  • Asteartetik larunbatera: 11:00 -13:30 / 17:00 -20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
  • Astelehenetan itxita
  • Bisita gidatuak Goizeko 10:30ean(asteazken eta igandeetan, euskaraz; gainontzeko egunetan, erdaraz)
  • 15 heldu baino gehiagoko taldean joanez gero, bisita beste ordutegi batean egiteko aukera kontsultatu
  • Neguko ordutegia (Irailaren 1etik aurrera)
  • Asteartetik larunbatera: 11:00 -13:30 
  • Igandeetan: 11:00-14:00
  • Astelehenetan itxita
  • Bisita gidatuak Goizeko 10:30ean (asteazken eta igandeetan, euskaraz; gainontzeko egunetan, erdaraz)
  • 15 heldu baino gehiagoko taldean joanez gero, bisita beste ordutegi batean egiteko aukera kontsultatu
  • Kontuan edukitzeko: Irailak 7an eta 14an, arratsaldez ere zabalik: 16:30-19:30.

KONTAKTUA