Sunbilla Escape room

50eko hamarkadaren amaiera.

Kontrabando-sorta bat Frantziatik Espainiara eramateko kontratatu zaituztete, baina guardia zibilak harrapatu zaituzte. Sunbillako kuartelean egun batzuk eman ondoren, kartzelaratzeko agindua heldu da.

Eskuburdinak jarrita zaudete furgoian, espetxera noiz eramango zain. Ihes egiteko azken aukera duzue, bestela luzaroan geratuko zarete giltzapean.

Ezagun batzuen laguntza izanen duzuen arren, zuen trebetasunak izango dira ihes egiteko edo ez egiteko aukera emango dizuetenak.

KONTAKTUA