ORBELA | Mendi eta ibilaldi gidaria

Orbela, mendi gidaritza eskaintzen duen enpresa da. Mendi gidari profesionalez osatuta, Beintza-Labaienen (Malerrekan) du egoitza, bertako aterpean.  

Mendi ibilaldiak ez ezik, espeolologiara lehendabiziko urratsak emateko aukera eskaintzen du, Lezealdera egiten dituen bisita gidatuak medio.  

Lagunekin eta familiarekin mendia eta natura gozatzeko aukera zoragarria da Orbela. Eta, nahi izanez gero, egonaldia Beintza-Labaiengo aterpean geldialdia eginez osatu ahal duzu. Lotan geratuz edo otordua eginez, etxeko sukaldaritzaz dastatuz eta gozatuz. 

Kontaktua